Nagusitasunaren menpekotasuna
Aste honetan Australiako Gobernua kezkatuta azaldu da, gerra beteranoen artean suizidio kopurua asko igo delako. Afganistango gerran parte hartu duten soldaduen artean 500 baino gehiago dira bere buruaz beste egin dutenak. Kanberrak ikerketa agindu du portaera honen zergatiak aztertzeko.
Estatu Batuetan egunero 22 beteranok bere buruaz beste egiten du, urtean 7.300 baino gehiago dira, Irak eta Afganistango gerratan hildako soldadu guztiak baino gehiago. Estatu Batuetan 20 miloi inguru dira gerraren batean parte hartu duten beteranoak, eta asko dira arazo larriak dituztenak, eragozpen nabarmenak izan dituztenak eguneroko bizimodura berregokitzeko. 40.000 baino gehiago kalean, etxerik gabe bizi direnak, eta lautik batek tratamendua behar du buru arazoak edo arazo psikologikoak dituelako.
Bat baino gehiago dira egoera honen eragileak, eta, seguruenera, soldadu bakoitzak era ezberdinean biziko ditu borroka lekuetan egin eta ikusitakoak. Baina azken gerratan, lehen ez zeuden ezaugarri batzuek izan lezakete eragina. Bigarren Mundu Gerran garbi zeuden zergatiak eta arrazoiak, gerran parte hartu zutenak heroien gisa hartu zituzten itzulerakoan. Koreako gerran, oraindik, pentsa zitekeen hara joandako soldadu estatubatuarrek askatasunaren alde eta komunismoak mundua menderatu ez zezan egin zutela borroka.
Baina guzti hori Vietnamen aldatzen hasi zen; alde batetik, zailagoa zen onartzea bidezkoa zela munduko potentzia indartsuenak horrelako indarra eta grina erabiltzea herrialde txiki eta garatu gabekoaren aurka. Bestetik, mundua egunero ikusten ari zen telebistan, zer egiten ari ziren ustez askatasuna eraman nahi zutenek. Eta Estatu Batuetan bertan gizartearen zati handi bat Gobernuaren aurka eta soldaduen kontra azaldu zen, nabarmen. Soldadu askok gogoratzen du oraindik entzun behar izan zituzten irainak itzultzerakoan, beste batzuek hezur muinetaraino sartuta dute jasotako mespretxua eta zuzeneko gaitzespena.
Iraken eta Afganistanen beste batzuk izan dira arrazoiak. Soldadu askoren iritziz, gerra hauek ez zuten inoiz hasi behar, helburuak ez zirelako zuzenak eta garbiak izan. Gatazka hauetan soldaduek ez diote beste armada bati aurre egin, talde irregularren eta zibilen kontra aritu dira, batez ere. Horrez gain, une oro, tentsio handiaren pean bizi izan dira borroka lekuetan egon diren garaian, ez zekitelako erasoa nondik etor zitekeen. Etxean ez dute sentitu gerra haiek gehiengoaren oniritzia zeukatenik. Baina, hitzez eta idatziz azaldu daitezken arrazoiez gain, badira beste batzuk gehienetan aipatzen ez direnak.
Gaur egun, gerrak erabat aldatu dira, soldaduak profesionalak dira eta aldi baterako joaten dira borroka egitera. Gerra hauek ez dira armaden aurka, gehienetan ikusten ez diren etsaien aurkakoak baizik, eta arerioak ondo daki nola nahastu soldadua, parean duena eraso egingo diona, ala besterik gabe erosketak egitera doana bereizteko zailtasunak izan ditzan. Infernura bidaltzen dituzte, eta hango sugarrak eta sufrimendua ikusi ondoren, ezinezkoa zaie gizaki arrunton gorabeheretara egokitzea handik itzultzerakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.