Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBn ez dute aire zabalean musukoa erabili beharko txertoarekin immunizatutakoek

Izan ere, hango Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroek (CDC) jakinarazi dute "kutsatzeen % 10 baino gutxiago" gertatu dela aire zabalean.
Musukoak aire zabalean. Argazkia: Efe
Musukoak aire zabalean. Argazkia: Efe

AEBko Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroek (CDC) erabaki dute txertaketa osoa jaso duten herritarrek ez dutela musukoa erabili behar izango aire zabalean, kasu gehienetan, ekitaldi jendetsuetan izan ezik.

"Egoera asko daude txertaketa osoa jaso dutenek musukoa erabili behar ez dutena, bereziki aire zabalean", adierazi du Rochelle Walensky CDCren zuzendariak, Etxe Zurian emandako prentsaurreko batean.

"Hainbat ikerketatan jasotako kutsatzeen % 10 baino gutxiago gertatu ziren aire zabalean", gaineratu du CDCren arduradunak.

CDCrenak aholkuak dira, ez dira derrigor bete beharrekoak, eta herrialdeko adin nagusiko herritar % 37 erabat txertatu direnean eta % 54k gutxienez dosi bat jaso dutenean iritsi dira.

Musukoa erabili behar ez izateko, covid-19aren aurkako beharrezko dosi guztiak jaso behar dira, eta azkenekoa jaso zutenetik bi aste igaro behar dira, eragina izateko.

Ordutik aurrera, estatubatuarrak ez dira musukoa erabiltzera derrigortuta egongo aire zabalean oinez, korrika edo bizikletan ibiltzeko, bakarrik edo beste pertsona batzuekin batera.

CDCk ez du zehaztu elkarrekin bizi direnei soilik eragiten ote dien neurriak, baina ez da erabili beharko aire zabalean egiten diren afari edo bestelako bilkuretan, bizikideak izan edo ez kontuan izan gabe.

Dena dela, musukoa erabiltzea aholkatu dute jendetza handia elkartzen den aire zabaleko ekitaldietan: kontzertuak, desfileak, kirol ekitaldiak…

Era berean, musukoa erabiltzen jarraitu beharko dute leku itxietan: tabernetan, jatetxeetan, museoetan, etab. Garraio publikoan eta immunizatu gabeko jendea dagoen barruko bilkuretan bezalaxe.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik (chavismoa boterera iritsi zenetik) gaur egunera arte atxilotutako preso politikoak hartzen ditu barne, eta kanpoan uzten ditu giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak. Kontsulta prozesua zabalduko da orain, eta bigarren eztabaida batean onartu beharko da gero.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X