JERUSALEM
Gorde
Kendu nire zerrendatik

29 adin txikiko zauritu eta beste zortzi atxilotu dituzte Jerusalemen

Nazio Batuen Erakundea (NBE), bere aldetik, kezkatuta agertu da "okupatutako Jerusalem Ekialdeko indarkeriarekin", eta "eraispenak eta etxegabetzeak" bertan behera uztea eskatu dio Israeli.
Israelgo Polizia manifestari palestinarrak atxilotzen
Israelgo Polizia manifestari palestinarrak atxilotzen. Argazkia: EFE

UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak igande honetan salatu duenez, 29 haur palestinar zauritu dira Israelgo Poliziarekin Jerusalem Ekialdean izandako istiluetan. Halaber, beste zortzi adin txikiko atxilotu dituzte. Salaketaz harago, haurren aurka indarkeriarik ez erabiltzeko eta atxilotutako adingabeak askatzeko eskatu die Israelgo agintariei.

Zaurituen artean urtebeteko haur bat dago, UNICEFek zabaldutako datuen arabera. Gainera, beste haur batzuk ospitaleratu behar izan dituzte, buruan eta bizkarrezurrean zituzten zauriengatik.

Gainera, UNICEFek salatu duenez, anbulantziak ezin izan dira protestak gertatu diren gunera sartu zaurituak ebakuatzera.

Ildo horretan, "haurren aurkako indarkeria erabiltzeari uko egiteko eta atxilotutako haurrak askatzeko" eskatu die UNICEFek Israelgo agintariei. "Haurrak atxilotzea azken errekurtsoa izan behar da eta ahalik eta denbora laburrenean erabili", gaineratu du.

Bestalde, Jerusalemen ez ezik, indarkeriak Gazako zerrendan, Zisjordanian eta Israel hegoaldean ere gora egin duela salatu du erakundeak.

Etxegabetzeak bertan behera uzteko eskatu dio NBEk Israeli

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak "kezka handia" agertu du okupatutako Jerusalem Ekialdeko "etengabeko indarkeriagatik" eta Israelek familia palestinarrak Sheij Jarrah eta Silwan auzoetan dituzten etxeetatik ateratzeko duen asmoagatik.

Testuinguru horretan, nazioarteko zuzenbideari jarraituz, "eraispenak eta etxegabetzeak" bertan behera uzteko eskatu dio ohar bidez Israeli.

Ameriketako Estatu Batuak, kezkatuta etxegabetzeengatik

Jake Sullivan AEBko presidentearen segurtasun aholkulariak Israelgo bere homologoarekin hitz egin du bart telefonoz, Jerusalemengo egoeragatik Ameriketako Estatu Batuen kezka adierazteko.

AEBko Gobernua kezkatuta agertu da Sheij Jarrah auzoan familia palestinarrak beren etxeetatik atera ditzaketelako. Aitzitik, Gazatik Israelera koheteak jaurti dituztela salatu du: "Ez da onargarria eta gaitzetsi egin behar da".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X