GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez bost zibil hil dira Hamasek Israelen aurka jaurtitako koheteen ondorioz

Israelgo Armadak egindako bonbardaketetan, ostera, gutxienez 35 palestinar hil dira.
Hamasek koheteak jaurti ditu Israelen aurka
Hamasek koheteak jaurti ditu Israelen aurka. Argazkia: EFE

Israelen eta Palestinaren arteko erasoek ez dute etenik, eta oso gau luzea izan da. Milizia palestinarrek 130 kohete baino gehiago jaurti dituzte Israelen aurka, eta gutxienez bost zibil hil dira. Azken orduetan jakin ahal izan denez, bi israeldar hil dira, adin txikiko bat tartean. Israelgo Armadak egindako bonbardaketetan, ostera, gutxienez 35 palestinar hil dira. 

Astelehenetik, mila suziri inguru jaurti dituzte, eta Israelgo Armadak bonbardaketak eginez erantzun du. Israelen erasoen ondorioz, gutxienez 35 palestinar hil dituzte, 12 adin txikiko tartean.

Lod hirian pertsona bi hil ondoren, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak alarma egoera ezarri du hiri horretan.

Gauean sirena hotsak entzun dira Gazako Zerrendarekin mugakide diren Israelgo udalerrietan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X