Zer da metanoa eta zergatik da garrantzitsua isuriak murriztea?
Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek datorren hamarkadan metano-isurketak % 30 murrizteko asmo handiko plan bat bultzatu dute astearte honetan Glasgowko goi-bileran. Hala, orain arte negoziazioen bigarren mailan egon den gaia lehen lerrora igaro da.
2050erako tenperatura 0,2 ºC igotzea eta 200.000 heriotza goiztiar, asmak eragindako larrialdiko ehunka mila ospitaleratze eta urtean 20 milioi tona uzta galtzea saihestuko lukeela ziurtatu dute itun horren sustatzaileek.
Emisio kutsagarriak murrizteaz ari garenean, karbono dioxidoaz ari gara ia beti. Berotegi-efektua eragiten duen gas nagusia da, atmosfera berotzearen eragile handienetako bat, baina ez bakarra.
Manfredi Caltagiron, Metano Emisioen Nazioarteko Behatoki berriko (IMEO) jarduneko zuzendariaren hitzetan "CO2ak planeta zenbat berotuko den esaten digu; metanoak beroketa hori zein erritmotan, zenbaterainoko bizkortasunez gertatuko den esaten digu".
Kalkuluen arabera, berotze globalaren laurdena metanoak atmosferan duen inpaktuaren ondorio da, eta gas horren kontzentrazioa, berriz, historiako abiadura handienean areagotzen ari da. Gaur egun, 1750ean baino 2,6 aldiz handiagoa da, eta, adituen arabera, hazkunde iraunkor hori giza jarduerari, erregai fosilei eta abeltzaintzari egotz dakieke batez ere.
Zer da eta nola sortzen da metanoa?
Metanoa edo CH4 materia organikoa deskonposatzen duten bakterio batzuek sortutako gas komun eta koloregabea da. Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE) berriki egindako ikerketa baten arabera, munduko metano isurketen % 40 iturri naturaletatik datoz, hezeguneetatik batez ere. Gainerako % 60 giza jarduerekin lotuta dago: ia % 25 nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin, beste % 21 erregai fosilekin eta ia % 12 hondakinekin.
Adituek uste dute une honetan errazena erregai fosilen sektorean arreta jartzea dela; zehazki, petrolioaren, gasaren eta ikatzaren industrian gertatzen diren metano-ihesak aipatzen dituzte, errazagoak baitira murrizteko. Hain justu, metano-emisioak murrizteko Nazio Batuek eta Europar Batasunak G20aren goi-bileran aurkeztutako MEO behatokiak erregai fosilak ditu xede.
Gainera, Atmosfera Zaintzeko Copernicus Zerbitzuak (CAMS) astearte honetan iragarri duenez, karbono dioxidoaren eta metanoaren isurketa antropogenikoak monitorizatzeko tresna berri bat lantzen ari da. Hala, aurrekaririk gabeko zehaztasun eta xehetasunekin eta ia denbora errealean neurtu ahal izango dira isuriak.
Historikoki karbonoak protagonismo gehiago izan du, metanoarekin aldenduz gero, eta horregatik ikertu da gutxiago. Baina IMEOko jarduneko zuzendariaren ustez, garrantzitsua da jakitea metanoak non, zenbat eta noiz sortzen dituen emisio gehien.
Hain zuzen ere, atmosferara askatzen den metano-kopurua murriztea ez ezik, "metano-isuriak kuantifikatzeko inbentario-metodologia hobeak" garatzea ere bilatzen du COP26an aurkeztutako itun orokorrak.
Oraingoz, ehun bat herrialderen konpromisoa baino ez da, baina Caltagironek uste du dagoeneko martxan jartzea komeni dela, herrialdeek eta konpainiek emisioak modu sinesgarrian murrizteko aukera izan dezaten. "Hau metanoaren erronkaren hasiera besterik ez da, ez amaiera", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo poliziak gas negar-eragilearekin sakabanatu ditu Al Aqsa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzako hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da. Beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira Ramadan amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani, "herrialde anaiak" direlako, "musulmanen zatiketa saihesteko". Helburu horrekin, bitartekari izateko borondatea agertu du Khameneik.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.