Jacob Chansley 'QAnon Bisontea'ri 41 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote
Jacob Chansley, bisontez mozorrotuta AEBko Kapitolioaren aurkako erasoan parte hartu zuen gizona, zigortu dute asteazken honetan. 41 hilabeteko kartzela-zigorra (hiru urte eta bost hilabeteko espetxealdia) ezarri dio auzitegi federal batek.
"Egin zenuena ikaragarria izan zen", adierazi du Royce Lamberth epaileak Columbia Barrutiko korte federalean.
Nahiz eta Chansleyk azaldutako "ausikia" benetakoa dela uste, Lamberthek azpimarratu du QAnon xamanak egindako delitua "oso larria" dela, eta ez dagoela zigor txikiagoa jartzerik.
Kapitolioan sartzearekin okertu zela esan dio Chansleyk epaileari. "Ez dut aitzakiarik", adierazi du gizonak. Egun hartako jokabidea "defendaezina" da, erantsi du.
Arizonako ultraeskuineko aktibistak bere burua errudun jo zuen irailean, urtarrilaren 6an, Kapitolioaren aurkako erasoa gertatu zenean, Kongresuko saio bati oztopoak jarri izana onartuta.
Errudun aitortu ondoren, Chansleyk 41-51 hilabeteko espetxe-zigorra onartu zuen, Fiskaltzarekin adostuta. Espetxealdiari, baina, urtarrilaren 9tik kartzelan eman duen denbora kenduko diote.
QAnon mugimenduaren konspirazio teorien jarraitzailea da Chansley, eta Kapitolioaren aurkako erasotzaile mediatikoena bihurtu zen; izan ere, bisontez mozorroturik sartu zen Ganberan, eta Senatuko presidentearen eserlekuan jesarri zen.
Hiru egun geroago atxilotu zuten, eta orduz geroztik dago kartzelan. Espetxean janari organikoa eskaintzeko eskatu zuen, eta jateari uko egin zion bederatzi egunez, lortu arte.
Fiskaltzak 51 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainako, AEBko eta Europako ordezkariek bake akordioari buruzko kontsultak egingo dituzte igande honetan Genevan
"Errusia ez da inoiz gure etxearen jabea izango", azpimarratu du Zelenskik. Aldi berean, Europako Kontseiluko presidentea G20ko herrialdeetako 12 ordezkarirekin bildu da larunbat honetan, Ukrainaren etorkizuna eztabaidatzeko egindako bileran.
Brasilgo Poliziak Bolsonaro atxilotu du
Presidente ohia, estatu-kolpe saiakeragatik kondenatua, etxean betetzen ari zen atzipenaldia.
Hasi da G20ko liderren goi-bilera Johannesburgen, hutsune handiekin
Trump, Xi Jinping, Milei, Putin eta Sheinbaum dira bi eguneko bileran egongo ez diren agintarietako batzuk.
Ukrainarako Trumpen proposamenak "behin betiko bake akordio baterako oinarriak" finka ditzakeela uste du Putinek
Proposatutako planak "xehetasun guztien azterketa sakona" behar duela esan du, eta Kiev testuaren "aurka" dagoela aurreratu du.
Kremlinek "berrikuntzak" ikusten dizkio Trumpen planari, baina ez du ekimenaren jakinarazpen formalik jaso
Kremlinek onartu egin du Washingtonek proposatutako bake planak elementu berriak dituela, baina ez duela inolako jakinarazpen formalik jaso adierazi du. Edozein negoziazio Trump eta Putinen arteko Anchorage gailurrean adostutakotik abiatu beharko dela azpimarratu du Moskuk.
Zelenskik Frantziarekin, Erresuma Batuarekin eta Alemaniarekin koordinatuko du Trumpi emango dion erantzuna
Ukrainako presidenteak ziurtatu duenez, talde diplomatikoak lanean ari dira jasotako dokumentuaren inguruan. Negoziatzeko prest agertu da, baina argi utzi du dokumentuak jasotzen dituen xedapenak "asko alda daitezkeela".
Armada 600.000 pertsonara mugatzea eta Donbasetik erretiratzea eskatzen dio Ukrainari Trumpen planak
Ukrainak negoziatzeko prest dagoela esan du, nahiz eta Etxe Zuriak eta Kremlinek isilpean eta Ukrainaren eta EBren bizkar negoziatu duten bake plana. Sinatzen bada, Volodimir Zelenski presidenteak hauteskundeak egin beharko ditu ehun eguneko epean.
COP30eko pabiloi bat hustu dute sute baten ondorioz
Belemgo (Brasil) Klimaren Goi-bileran (COP30) parte hartzen ari diren herrialdeetako ordezkaritzen bulegoetatik gertu piztu da sua. Agintariek Eremu Urdina deiturikoa hustu eta hesitu dute, negoziazio diplomatikoak egiten ari diren pabiloia, baina ez dela zauriturik izan argitu dute.
80 urte igaro dira Nurenbergeko epaiketetatik, gizakien aurkako gehiegikeriekin amaitzea helburu zuen prozesutik
1945eko azaroaren 20an hasita, Alemaniako nazien 22 goi-kargudun epaitu zituzten Nurenberg hirian. Hamabiri heriotza-zigorra ezarri zieten. Holokaustoaren antzerako izugarrikerien aurrean disuasiorako tresna izatea zuen helburu prozesu hark, baina, 80 urte geroago, adituek argi dute helburua ez duela bete.
Estatu Batuak eta Errusia Ukrainarako bake plan bat negoziatzen ari dira sekretupean
AEBko hainbat hedabidek aurreratu dutenez, 28 puntuko zirriborroa da, besteak beste, Ukrainako bakea, segurtasun bermeak eta Europako segurtasuna jorratzen dituena.