Urtebeteko 'brexit'aren balantzea
2022ko urtarrilaren batean, Erresuma Batuak Europar Batasunetik kanpo urtebete beteko du, politika eta legezko egituretatik kanpo, merkatu bakarretik eta aduana batasunetik kanpo. Erabateko brexitak, hots, EBtik irteteak, munduan zehar beste merkataritza hitzarmenak lortzeko Erresuma Batuari kateak askatuko zizkion. Hori zioten brexitaren aldekoek.
Baina Europar Batasunetik kanpo ia urtebete igaro eta gero, David Frost brexiterako ministroaren dimisioak agerian jarri du brexitaren baitan agindutakoak betetzea, promesak egitea baino zailagoa dela.
Brexitaren ondorioetako bat hainbat ekonomia alorretan jasaten ari diren eskulanaren eskasia da, langile asko beren EBko herrialdeetara itzuli baitira.
Arrantza eta nekazal alorretan asko traizionatuta sentitzen dira, ez zaizkielako ordaintzen EBk ematen zizkien diru laguntzen ordezkorik. Gainera, Europar Batasunean saltzen zuten esportatzaile txikiek kostuak garestituta ikusi dituzte, bete beharreko paperen ondorioz. Simon Spurrellek Cheshire Cheese gazta enpresa dauka. Enpresa honek 270.000 libera (320.000 euro) galdu ditu. Brexitaren ondoren berehala konturatu zen EBra esportatzeko osasun-ziurtagiria aurkeztu behar zuela. Eskaera bakoitzerako behar den osasun-ziurtagiriak 180 libera (213 euro) balio du. Kostu berdina 30 edo 35 euroko opari-pakete bakoitzeko. Garestitze ikaragarri hori EBtik kanpoko herrialdetara saltzerakoan ere gertatu da. Norvegia eta Kanadarako salmentek ere % 200 baino gehiago garestitu dira, muga-zergen ondorioz.
Brexitaren kostua Erresuma Batuko Aurrekontuen Erantzukizunerako Bulegoak zenbatu du. Bulego honen arabera, epe luzera Erresuma Batuko barne produktu gordina % 4 jaitsiko da. Pandemiaren ondorioz soilik, berriz, %1,5 jaitsiko zen.
Brexitaren aldekoek agintzen zuten esportazioen igoeraren ordez, % 14 jaitsi dira, Erresuma Batuko Estatistika Bulego Nazionalaren arabera. Esportazioen murrizte hori EBtik kanpoko herrialdeetan ere gertatu da.
Erresuma Batuko Elikagai eta Edari Federakundearen arabera, produktu hauen salmentak atzerrira 2.700 milioi libratan (3.200 milioi euro) murriztu dira. Hau da % 15,9ko jaitsiera urteko lehen 9 hilabeteetan. EBrako esportazioak oraindik gehiago jausi dira % 23,7, produktu britainiarrek jasan behar dituzten oztopo berrien ondorioz eta pandemiaren eraginagatik.
Zenbaki horiek 2022aren aurrekoak dira, izan eren, urtarrilaren 1ean Europar Batasunean inportazioetarako arau berriak jarriko dira indarrean.
Erresuma Batuak aurten sinatu duen merkataritza akordio berri bakarra Australiarekin izan da. Izan ere Kanada, Japonia, Hego Korea, Suitza eta Turkiarekin sinatutakoak, herrialde hauekin dagoeneko EBak sinatutakoen luzapena baino ez dira.
Brexita eta covid-19a aldi berean gertatzea ondo etorri zaio Boris Johnson lehen ministroari, horrela pandemiarekin justifikatzen duelako aurten gertatutako hondamendia.
Ekonomian aditu diren britainiarrek aurreikusi dutenez, epe luzera brexitaren ondorioak pandemiarenak baino askoz txarragoak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.