Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer da Swift sistema eta zergatik Errusia bertatik kanporatzea "finantzen bonba nuklearra" izango litzateke?

Ezagutu hemen zeintzuk izan daitezkeen ondorioak nazioarteak Swift sistematik kanporatuko balu Errusia.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Zer da SWIFT sistema edo 'bankuen WhatsAppa'?

Ukrainako inbasioaren ondorioz, nazioarteak berriz ere mahai gainean du Errusia Swift nazioarteko ordainketa sistematik kanporatzea. Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren hitzetan, "finantzen bonba nuklearra" izango litzateke neurri hori gauzatzea; izan ere, ekonomiaren arloan ezar daitekeen zigor suntsitzaileetakoa da.

Swift sistematik kanporatuta, Errusia ekonomikoki bakartuta egongo litzateke, eta ezingo luke finantza-transakziorik egin munduko gainerako herrialdeekin. "Swift sistematik kanpo, ezin da inolako finantza-transakziorik egin bermeekin. Horregatik, funtsezkoa da nazioarteko finantzen sisteman", azaldu du Felipe Etxebarria eitb.eus-eko nazioarteko adituak.

Baina, zer da zehazki Swift? Society for World Interbank Financial Telecommunication izeneko sistemak Belgikan du egoitza, eta mundu osoko 11.000 finantza erakunde konektatzen dituen plataforma da. Mezularitza sistema kodetua da, hain zuzen ere: Swift-ek nazioarteko operazioak egiteko beharrezkoak diren BIC (Bank Identifier Code) izeneko kodeak esleitzen ditu. 8 edo 11 karaktereko kodea da, eta, bertan, hainbat datu daude jasota, hala nola bankuen identifikazioak eta herrialdearenak.

Bezero batek nazioarteko transakzio bat egiten duenean, jatorrizko bankuak BIC edo Swift kode hori sortzen du, eta hori operazioa egin den froga eta berme nagusia da.

Zer gertatuko litzateke Errusia kanpo geratuz gero

Errusiako finantza erakundeak Swift sistematik at gertuko balira, herrialdeko bankuen operazioak nabarmen mugatuko lirateke; izan ere, ezingo lukete nazioarteko kobrantza ezta ordainketarik ere egin sistema erabiltzen duten gainerako entitateekin.

Praktikan, Errusiako bankuekin transferentzia guztien blokeoa gertatuko litzateke. Horrek albo-ondorioak izango lituzke, Errusian ordainketak egin behar dituen atzerriko edozein enpresak ez lukeelako bide hori erabiltzeko aukerarik.

Gainera, Martin Piqueras Business Schooleko OBS irakasle eta Gartnerren estrategia digital adituak ohartarazi duenez, Errusiak alternatibak bilatuko lituzke bere bankuek nazioartean jarduten jarrai dezaten.

Adibidez, Txinak sortutako CIPS ordainketa sistemarekin bat egin lezake, operazioak yuan monetarekin egiteko.

Oro har, Errusia Swift sistematik kanporatzea ez da erabaki makala, ondorioak Errusiak ez ezik, harekin negozioak dituzten beste hainbat herrialdek ere nabarituko lituzketelako.

2018an, Iran kanporatu zuten Swiftetik, haren programa nuklearragatik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X