Espainiaren eta Aljeriaren arteko harremanaren gakoak, gasbideak eta Sahara tartean direla
Aljeria "bazkide fidagarria eta estrategikoa" dela esan berri du Espainiak. Bi herrialdeen arteko harremanean, besteak beste, Sahara herriaren egoera eta gasa izan dira gakoetako bi. Hain zuzen, Espainiako gas hornitzaile nagusienetakoa da Aljeria, eta Ukrainako gerraren ondotik, are gehiago.
Joan den ostiralean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko Presidenteak Mohamed VI. erregeari helarazitako gutunak beste mugarri bat ezarri du bi herrialdeen arteko hartu-emanean. Marokok Sahararen autonomiarako proposatutako plana Espainiak babestu egiten duela esan zion Sanchezek Mohamed VI.ri, eta erabaki hori ez da Aljeriaren gustukoa izan.
Aljeriak 1962ko uztailaren 3an independentzia lortu zuenean ezarri ziren Afrika iparraldeko herrialde horren eta Espainiaren artean lehendabiziko harreman diplomatikoak, eta azken urteotan harremana sendotu egin da, tartean arrantza kuotekin lotutako aferaren bat izan badute ere.
Duela bi aste eskas, Abdelmadjid Tebboune Aljeriako presidentearekin elkartu zen Sanchez, energia alorrean lankidetza sendotzeko. "Bazkide energetiko fidagarria" izateagatik, eskerrak eman zizkion Espainiako presidenteak Tebbouneri.
Bahim Ghali
Bestalde, 2021eko apirilean, Bahim Ghali Fronte Polisarioko burua Logroñoko (Espainia) erietxe batera eraman izanak, covid-19ak jota, Espainia eta Marokoren artean arrakala bat ireki zuen. Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpalekuetan bizi da Ghali, eta handik eraman zuten Logroñora, Aljeriako hegazkin medikalizatu batean.
Rabat eta Madrilen artean ika-mika handia eragin zuen bidaia izan zen, baina Aljeriak Espainiako Gobernuaren "keinu humanitarioa" eskertu zuen, Fronte Polisarioa hartzeagatik.
Ekainaren 6an, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu behar izan zuen Ghalik, eta horrek aske utzi zuen haren aurkako froga nahikorik ez zegoela ebatzita. Behin hori jakinda, sendagiria eskatu zuen eta Aljeriara itzuli zen.
Gas hornikuntza
Dena dela, azken urteotan, tirabira batzuk gora behera, Aljeriaren eta Espainiaren arteko harremanak estutuz joan dira, eta Espainiako agintariek Aljerrera egindako bisitak izan dira horren lekuko. 2020ko urriaren 7an, Sanchez presidenteak bisita ofiziala egin zuen Aljeriara, gai-ordenan migrazioa, segurtasuna, terrorismoaren aurkako borroka eta energia zituela.
2021eko abuztuan, berriz, mugako tentsio eta liskar larrien ondoren, Aljerrek harreman diplomatikoak hautsi zituen Rabatekin, eta erabaki horrek eragin handia izan zuen Europaren gas hornikuntzan. Marokon barrena igarotzen den Magreb-Europa gasbidea ixtea erabaki zuen Aljeriak, eta erabaki horren ondorioz, Aljeriako beste gasbide bateko (Medgazekoa) hornikuntza ondo lotuta utzi nahi izan zuen Espainiak, gasik gabe geratuko ez zirela ziurtatzeko.
2021eko irailean, Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministro espainiarra Aljerrera joan zen, eta Aljeriako agintariek baieztatu zioten bigarren gasbide horren bidez jarraituko zutela Espainia gasez hornitzen.
Eta testuinguru horretan, 2021eko urrian, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak beste bisita ofizial bat egin zuen Aljeriara, Magreb-Europa gasbidearen inguruko kontratuaren inguruan berriro hitz egiteko. Aljeriako Gobernuak Espainiari ziurtatu zion gas naturalez hornitzeko sinatu zuten kontratua bete egingo duela eta, behar handiagoa izanez gero, gehiago esportatzeko prest agertu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.