UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txernobylgo hondakin erradioaktiboen kudeaketarako laborategi bat suntsitzea leporatu dio Ukrainak Errusiari

Otsailaren 24az geroztik, Errusiako Armadaren kontrolpean dago Txernobylgo zentral nuklearra. 1986an istripu nuklearra gertatu zenetik ez dago martxan, baina kontrol, analisi eta zaintza lanak egin behar dira oraindik.
Txernobylgo zentral nuklearra
Txernobylgo zentral nuklearra. Artxiboko argazkia: EFE

Baztertutako Eremuak Kudeatzeko Ukrainako Estatu Agentziak salatu duenez, tropa errusiarrek hondakin erradioaktiboak kudeatzeko laborategi bat suntsitu dute Txernobylgo zentral nuklearrean.

Laborategia Txernobylgo eremu baztertuan dago, eta, aipaturiko iturriaren arabera, hondakin erradioaktiboak kudeatzeko eremuan "analisirako eta ikerketarako gaitasun handia du".

Laborategian lagin oso aktiboak eta erradionukleido laginak zeuden, "orain etsaiaren esku daudenak".

Otsailaren 24az geroztik, Errusiako Armadaren kontrolpean dago Txernobylgo zentral nuklearra. 1986an istripu nuklearra gertatu zenetik ez dago martxan, baina kontrol, analisi eta zaintza lanak egin behar dira oraindik.

Albiste gehiago mundua

Munich (Germany), 01/10/2025.- A burned vehicle covered in extinguishing foam after a fire in Munich, Germany, 01 October 2025. The Oktoberfest grounds in Munich will remain closed until at least 5 p.m. local time on 01 October, following an 'unspecified' bomb threat, police said. The threat is linked to a large-scale police operation in northern Munich where explosive devices were found inside a burning house, leaving one dead. (Alemania) EFE/EPA/VIFOGRA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Leherketa bat eta hainbat gertakari izan dira Munichen, eta itxi egin behar izan dute Oktoberfest azoka

Municheko Oktoberfest azoka, irailaren 20tik martxan den munduko garagardo-azokarik jendetsuena, itxi egin behar izan dute gaur, "egiaztatutako bonba-alerta baten ondorioz". Etxe bat eta hainbat auto kiskali dituen sute baten ostean, poliziak "gertakariarekin lotutako" gorpu bat aurkitu du. Municheko alkatearen arabera, "mehatxuak dakartzan eta serio hartu beharreko" gutun bat ere aurkitu dute.

Gehiago kargatu