Viktor Orban ultraeskuindarrak irabazi ditu Hungariako hauteskundeak, laugarren aldiz
Hungariako lehen ministro Viktor Orban ultraeskuindarrak irabazi ditu igande honetan egin diren hauteskunde legegileak; izan ere, botoen % 97,03 zenbatuta, botoen % 53,13 eskuratu ditu.
"Sekulako garaipena lortu dugu", esan du Orbanek milaka jarraitzaileren aurrean. "Gure garaipena ilargitik ikus daiteke, baita Bruselatik ere", gaineratu du Europako Batzordeari erronka botaz. Batzordeak espediente bat ireki zion duela gutxi Orbani, Hungariako legeak atzerakoiak izatea egotzita; azkena, adin txikikoei homosexualitateaz hitz egitea debekatzen dien legearengatik.
"Politika kontserbadoreak, abertzaleak, irabazi egin du, eta gure mezua da ez duela iragana ordezkatzen, etorkizuna baizik" gaineratu du.
Orbanen alderdiak (Fidesz-Hungariako Herritarren Batasuna) 2010az geroztik duen gehiengo absolutua berretsi du.
Gobernuan dagoen alderdiak 199 eserlekuetako 133 eskuratu ditu; oposizioko koalizioak (Hungaria Batuta), berriz, 58. Beraz, ideologia desberdineko sei alderdi biltzen dituen oposizioak ez ditu espero zituen emaitzak lortu, botoen % 34,96 eskuratu baititu. "Ezin dut nire desilusioa ezkutatu", esan du Peter Marki-Zay lehen ministrorako hautagaiak bakarrik egin duen agerraldian.
Analisten arabera, Ukrainako gerrak mesede egin dio Orbani, garai zail hauetan egonkortasuna berma dezakeela defendatu baitu behin eta berriz.
Fidesz nagusi izan da landa-herri txikietan, eta oposizioa, hirietan.
Hauteskundeetako ezusteetako bat Gure Aberria eskuin muturreko alderdiaren emaitza izan da, % 5eko muga gainditu eta 5 eserleku lortu baititu.
Zure interesekoa izan daiteke
Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa hari-harian, Epstein auziaren ondorioz
Keir Starmer lehen ministroak AEBrako enbaxadore izendatu zuen Peter Mandelson laborista Epstein auziko dokumentuetan agertu ostean, hautsak harrotu dira Erresuma Batuan. Hala ere, Starmerrek ez du dimititzeko asmorik.
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.