Errusiak Mariupolgo portuaren kontrola hartu du
Donetskeko errepublika popularreko agintariek jakinarazi dutenez, tropa errusiarrek Mariupoleko portuaren kontrola hartu dute, Ukrainako milizien esku geratzen zen bi eremuetako bat. Ukrainako inbasioaren aurreko egunetan, Donetsk eta Luhanskeko errepublikak onartu zituen Moskuk.
"Mariupolgo portuari dagokionez, orain gure kontrolpean dago", adierazi du Denis Pushilin Donetskeko errepublikako liderrak Errusiako telebistan.
Mariupol funtsezko tokia da Errusiaren interes militarrentzat, Donbass Krimeako penintsularekin lotzeko ahaleginetan aurrera egitea ahalbidetuko liokeelako. Hiria inbasioaren hasieratik egon da indar errusiarrek inguratuta, ia oinarrizko hornidurarik gabe.
Vadym Boychenko Mariupolgo alkateak jakinarazi duenez, tropa errusiarrek 20.000 eta 30.000 pertsona artean eraman dituzte Errusiaren kontrolpeko lurraldera, Pravda Ukrainako egunkariaren arabera.
"Gaur Mariupolgo biztanleen % 50en ebakuazioaz hitz egin dezakegu, gerra aurretik hemen 540.000 bizi arren", adierazi du. Gerra hasi berritan, trenen zerbitzua martxan zegoenean eta errepideak erabil zitezkeenean, ia 140.000 zibilek Mariupoldik alde egitea lortu zuten. Gainerakoak korridore humanitariotik atera zituzten.
Hiriko eraikinen % 80 baino gehiago suntsitu dituzte bonbardaketek, eta bertan geratzen direnek (100.000 eta 160.000 artean) ez dute urik, gasik, elektrizitaterik eta oinarrizko produkturik.
Azov Batailoiaren milizia neonaziak (2014tik Ukrainako Armadan integratuta dago) aurre egin die Errusiako tropei Mariupolen, eta "jatorri ezezaguneko substantzia pozoitsu bat" erabili izana leporatu die errusiarrei, Unian agentzia ukrainarrak jaso duenez.
Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak Azov Batailoiaren mezuaren berri eman du. "Mariupolen arma kimikoak erabili direla ziurtatzen duten sare sozialetako informazioen berri dugu. Oraindik ezin dugu baieztatu, baina gertutik jarraituko dugu egoera", adierazi du Pentagonoak ohar batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.