Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NATOn sartzeko asmoa jakinarazi dio Finlandiako presidenteak Putini

Sauli Niinistök Putini telefonoz azaldu dionez, "Errusiak Ukrainan abiatutako inbasioak Finlandiako segurtasun esparrua aldatu du", eta gogoratu dio "herrialde independiente bakoitzak norbanakoaren segurtasuna areagotzeko duen eskubidea".
Sauli Niinistö Finlandiako presidentea. EFE
Sauli Niinistö Finlandiako presidentea. EFE

"Datozen egunetan" NATOn sartzeko eskaera egingo dutela jakinarazi dio telefonoz Sauli Niinistö Finlandiako presidenteak Vladimir Putin Errusiako presidenteari. Finlandiako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez, telefono bidezko "zalantzarik gabeko elkarrizketa zuzena" izan da.

Niinistök Putini adierazi zionez, "2022ko otsailean Errusiak Ukrainan abiatutako inbasioak Finlandiako segurtasun esparrua aldatu du". Gainera, "herrialde independiente bakoitzak norbanakoaren segurtasuna areagotzeko eskubidea" daukala gogoratu zion Putini.

"NATOrekin bat eginda, Finlandiak bere segurtasuna sendotzen du, eta ardura hartu. Ez da inorengandik urrutzen", gaineratu du Finlandiako Gobernuak aipatutako oharrean.

Dena dela, Finlandiako presidenteak Putini jakinarazi zion bere asmoa dela etorkizunean "Errusiako auzokide izateagatik sortzen diren auziaz arduratzea modu zuzen eta profesionalean".

Bestalde, Ukrainako gerrak eragindako giza-sufrimenduagatik bere kezka sakona azaldu zuen Niinistö presidenteak, eta bakearen premia handia, Finlandiak Gobernuaren oharraren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X