Krisi diplomatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak adierazi du ez duela ondoriorik espero, Aljeriak Adiskidantza Ituna hausteagatik

Aljeriak harremanak hautsi ditu Espainiarekin, Pedro Sanchezen Gobernuak Marokoren alde egin duelako Mendebaldeko Saharako gatazkan. Hala ere, Espainiako Gobernuak ziurtatu du herrialde horrekin elkarlanean jarraituko duela.
Pedro Sanchez eta Jose Manuel Albares Kongresuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Jose Manuel Albares Kongresuan. Argazkia: EFE

Aljeriako Gobernuak asteazken honetan jakinarazi du Espainiarekin egin zuen Adiskidantza eta Kooperazio Ituna bertan behera uztea erabaki duela, herrialde horrek Sahara Mendebaldeko gatazkan izan duen jarrera historikoa aldatu eta Marokoren alde egin duelako.

Irgarpen horren harira, Jose Manuel Albares Atzerri ministroak adierazi du ez dutela uste erabaki horrek ondoriorik izango duenik, "Aljeriako Gobernua bazkide fidagarria delako".

Horrez gain, Albaresek esan du prest dagoela krisi diplomatiko honi buruzko azalpenak emateko Kongresuan, PPk eta Ciudadanosek eskaerari erantzunez.

Ohar batean, Pedro Sanchezen Exekutiboak deitoratu egin du Aljeriak harremanak eteteko hartu duen erabakia, baina azpimarratu du Espainiak itun horretan hartutako "konpromisoak betetzen" segituko duela.

Halaber, nabarmendu du Aljeria "herrialde adiskidetzat" joko duela aurrerantzean ere. Horrela, bada, "bi herrialdeen mesedetan elkarlanean aritzeko eta harreman berezi honi eusteko borondatea berresten dugu", adierazi dute oharrean.

 

Albiste gehiago mundua

Kiruna Suecia traslado iglesia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suediako Kiruna udalerriko eliza ikonikoa bost kilometro lekualdatzeko lanak hasi dituzte, errepidez

Suedia iparraldeko Kiruna udalerriko eliza ikonikoa bost kilometro lekualdatzeko lanak hasi dituzte, errepidez, bertako meategia handitu behar dutelako.  Eliza 40 metro zabal da (672 tonako pisua), eta gaur hasitako operazioa asteazken arratsaldean amaitzea aurreikusi dute.  Eliza daraman trailerra 500 metro orduko abiaduran mugituko da eta lekualdaketa zuzenean jarraitu ahal da Suediako telebista publikoaren webgunean.

Reunión Trump Zelensky
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek eta Zelenskik Putinekin hiru aldeko bilera egitea babestu dute, bake akordioa ixteko

"Dena ondo ateratzen bada, hiru aldeko bilera bat izango dugula uste dut, eta horrekin gerra amaitzeko zentzuzko aukera egongo dela pentsatzen dut", azpimarratu du Trumpek Zelenskiren aurrean. Horrela, Zelenskik esan du Ukraina "prest" dagoela hiru aldeko bilera bat egiteko. "Uste dut erakutsi dugula jende indartsua garela eta AEBk eta Trump presidenteak berak gerra gelditzeko duen ideia babesten dugula", adierazi du.

Huracán Erin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBk ebakuazioak agindu ditu Ipar Karolinako uharte batzuetan, Erin urakan erraldoia gerturatzen ari delako

4. kategoriako Erin urakanaren tamaina asko handituko da datozen egunetan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldearen eta Bermudasen artean igarotzen denean. Ondorioz, Ipar Karolinan dauden uharte turistiko batzuk ebakuatzeko agindua eman dute agintariek. Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak ohartarazi duenez, Erin urakana Karibeko Turk eta Caico uharteetatik 180 kilometro iparraldera dago, 220 kilometro orduko haize ufadak utzi ditu.

Gehiago kargatu