ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaporiyiara "lehenbailehen" joan dadila eskatu dio Zelenskik IAEAri, arrisku egoera berriak saihesteko

Energoatom Ukrainako energia operadoreak baieztatu du bart Zaporiyia zentrala normaltasunez ari dela, bi potentzia unitateak berriro piztu ostean.
Iragarkia
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziari lehenbailehen iritsi dadila eskatu dio Ukrainako presidenteak. Zentraleko bi erreaktoreak konektatuta daude dagoeneko, duela egun batzuk deskonexio historikoa egin eta gero. Ukrainak eta Errusiak elkarri leporatzen dizkiote zentralaren kontrako erasoak.
18:00 - 20:00
Zaporizhiako zentral nuklearrean istripu larria izateko arriskuaz ohartarazi dute

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Zaporirya zentral nuklearrera "lehenbailehen" joatea eskatu dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari, aurreko egunetako arrisku egoera sortzea ekiditeko. 

"Egoerak oso arriskutsua izaten jarraitzen du. Atzo gertatutakoa errepikatuz gero, alegia, planta saretik deskonektatzekotan, Errusiako edozein ekintzen erreaktoreak itzaltzea eragiten badu, planta hondamenditik urrats batera urtziko du berriro", esan du Zelenskik gauero egiten duen hitzaldian.

Bestalde, Energoatom Ukrainako energia operadoreak baieztatu du bart Zaporiyia zentrala normaltasunez ari dela, bi potentzia unitateak berriro piztu ostean.

Bietako lehenengoa ostiralean konektatu zuten berriro 14:04ean, iragarri zuen Energoatomek Telegramen duen kanalean.

Unitate hori "Ukrainako beharrak asetzeko energia adina sortzen ari da dagoeneko, eta potentziaren gorakada prozesuan dago".

Ondoren, bigarren mezu batean, iragarri zuen bigarrena martxan zegoela % 100ean, zehatz-mehatz, 21:15etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X