EBk oztopoak jarriko dizkie Europara bidaiatu nahi duten errusiarrei
Europar Batasuneko Atzerri ministroek 2007an Errusiarekin sinatutako bisen jaulkipenari buruzko akordioa bertan behera uztea erabaki dute. Beraz, tramiteak zailagoak eta garestiagoak izango dira EBra bidaiatu nahi duten errusiarrentzat.
Akordio politikoa ez da EBra bidaiatzeko erabateko debekua, baina 90 egun arteko egonaldietarako baimena nahi duten errusiarrei oztopo gehiago jarriko zaizkie. Bisen akordioa dagoeneko etenda zegoen funtzionarioentzat eta enpresarientzat, baina orain erabat etenda geratuko da.
"Estatu kideek uste dute gauzek ezin dutela beti bezala jarraitu. Politikoki adostu dugu zerbait egin behar dela", iragarri du Josep Borrell EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariak.
Borrellen arabera, uztailaren erdialdetik "nabarmen" egin du gora Errusiatik muga zeharkatzen dutenen kopurua, eta hori "arriskutsua" bihurtu da segurtasunaren aldetik. "Gainera, errusiar asko ikusi ditugu bidaiatzen aisialdirako, erosketak egiteko, Ukrainan gerrarik ez balego bezala", gaineratu du.
Gainera, Atzerri ministroek EBri eskatu diote lehendik onartuta dauden bisen egoera azter dezala eta neurriak har ditzala. "Denok ulertzen dugu horri ere heldu behar zaiola, eta egoera honek ikuspegi komuna behar duela", gaineratu du Borrellek.
EBren eta Errusiako Federazioaren arteko akordioa bertan behera utzita, litekeena da Errusiara bidaiatu nahi duten Europako herritarrek ere zailtasun gehiago izatea.
Halaber, ministroek adostu dute Errusiak Ukrainako lurraldean igorritako pasaporteak ez direla onartuko Europar Batasunean.
Albiste gehiago mundua
Flotilla Sumudek "gutxienez 13 leherketa" eta komunikazio etenak salatu ditu
Nazioarteko flotillak esan du "operazio psikologikoak" direla nabigazioa geldiarazteko, eta droneen presentziak "beldurtu eta Israelentzat inteligentzia biltzeko" helburua duela.
Jimmy Kimmelen saioa bueltan da eta Trump kritikatu du "txantxak ez jasateagatik"
Jimmy Kimmelek Donald Trump AEBko presidentearen aurka egin du, programa bertan behera uzteagatik eta adierazpen askatasunaren aurka egitea nahi duelako: "Gure liderrak estatubatuarrek euren lanak galtzea ospatzen du, txantxak jasaten ez dituelako", esan du umoregileak hasierako bakarrizketan.
Estatu palestinarra onartzea Hamas "saritzea" dela salatu du Trumpek
Dagoeneko 157 herrialdek aitortzen dute Estatu palestinarra, gehiengo zabala Nazio Batuen Erakundean eserlekua duten 193 herrialdeen artean.
Laku batek gainezka egin eta uholdeak eragin ditu Taiwanen, Ragasa supertifoiak utzitako euriteen ondorioz
Gutxienez 75 pertsona harrapatuta daude, eta bi lagun agertu barik, Guangfu udalerrian, Ragasa supertifoiak eragindako euriteen ondorioz laku natural batek gainezka egin du eta. Urak herriaren erdigunea estali du, eta herritarrak teilatu eta ibilgailuetara igo behar izan dira erreskate-taldeak iritsi arte.
Parazetamola, haurdunaldia eta autismoa: ikerketa askok baztertzen duten korrelazioa
Zientzialarien esanetan, parazetamola beste edozein aukera baino hobea da haurdun dauden emakumeen mina arintzeko. Gainera, seme-alaba autistak dituzten familiak estigmatizatzeko arriskuaz ohartarazi dute, gurasoek eragin duten ustea zabal daitekeelako.
Jimmy Kimmelen programa bueltan da, Charlie Kirken hilketari buruzko iruzkinengatik bertan behera geratu ostean
"Jimmy Kimmel Live!" umorezko late night arrakastatsua ABC katera itzuliko da, saioa kendu izanak Ameriketako Estatu Batuetan sortutako polemikaren ostean.
Beste hamaika herrialdek onartu dute Palestinako Estatua
Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Andorra, Malta, Monako eta San Marino izan dira pausoa ematen azkenak, New Yorken bi estatuen konponbidea gauzatzeko pausoak zehazteko asmoz egindako goi bileran.
Trumpek parazetamola autismoarekin lotu du, ebidentzia zientifikorik ez dagoen arren
Donald Trumpen Gobernuak lotura posible bat aurkitu omen du autismoaren eta haurdunaldian parazetamola kontsumitzearen artean. AEBko presidenteak Etxe Zurian iragarri du aurkikuntza, adituek teoria horren sendotasun zientifikoa zalantzan jartzen duten arren.
Albiste izango dira: Nazio Batuen Batzar Nagusia, Zinemaldia eta eguraldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Palestinako Estatuaren aitortza erdigunean dela abiatuko da NBEren 80. Batzar Nagusian
Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Portugalek eta Frantziak aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Horren aurrean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.