Gibraltarko ontzitik fuel-olioa ateratzeko lanak zaildu ditu ur-sartze batek
Joan den astelehenean Algecirasko Badian gas-ontzi batekin talka egin zuen eta Haitzaren ekialdean hondoa jota dagoen OS 35 ontziaren fuel-olio astuna erauzteko lanak zaildu ditu ur-sartze batek. 126 tona fuel-olio astun atera behar dituzte ontziko 1. tanketik.
Gibraltarko Gobernuko iturriek azaldu dutenez, sartutako uraren ondorioz ezin dituzte erregaia ponpatzeko ontziko sistema propioak erabili. Hori dela eta, ontzitik kanpoko sistema independenteetara jo beharko dute langileek fase honetan.
Bestalde, aipatutako iturriek nabarmendu dute arrakastaz erauzi dutela jada 2. tankeko 96 tona fuel-oil astunen gehiena, uraren sarrera lan horien bigarren fasea geldotzen ari bada ere.
Aldi berean, Itsas Salbamendurako Clara Campoamor ontzia kutsaduraren aurkako kilometro bateko hesia eraikitzen ari da OS 35aren inguruan, eta asmoa da hurbileko beste zenbait puntutan ere hesiak ezartzea, 1. tankearen ponpaketak eragin ditzakeen isuriei eusteko.
Gibraltarrek onartu du "saihestezina" dela erregai "hondar txikiak" itsasora filtratzea. Izan ere, "langileak erregaia ontzitik ateratzeko zain dauden bitartean, tankeek zikin jarraituko dute".
Bestalde, jakinarazi du katamaran txalupa txiki bat, gisa honetako 24 orduko lanetarako bereziki diseinatua, Gibraltarrerantz doala Cadiztik, jada itsasoan isurita dauden petrolio hondarrak erretiratzeko. Hidrokarburo orbana sortu dute Haitz inguruan, eta hondakin beltzak Gibraltarko eta Linea de la Concepcion kostaldeko hondartzetara iritsi dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez zortzi pertsona hil eta 15 zauritu dira New Delhiko erdigunean izandako leherketa batean
Leherketa Gotorleku Gorriaren aurrean izan da, Indiako hiriburuko erdiguneko gunerik turistikoenetako batean. Oraindik ez da ezagutzen zerk edo nork eragin duen leherketa, baina agintariek eskualdeko eremu gatazkatsuenetan segurtasuna indartu dute.
Fung-wong supertifoiak bi hildako utzi ditu Filipinetan eta Taiwanera bidean da
Gutxienez bi pertsona hil dira eta milioi bat baino gehiago ebakuatu dituzte Filipinetan, 'Fung-wong' supertifoiaren ondorioz. Azken orduetan indarra galdu du eta Hegoaldeko Txinako itsasoan sartu da. Hala ere, adituen ustez, berriro indartu egin daiteke Taiwanera iritsi baino aurretik.
Nicolas Sarkozy aske dago, baldintzapeko neurriekin
Frantziako presidente ohia kartzelatik irtengo da, 20 eguneko espetxealdiaren ostean. Auzitegiak hainbat neurri ezarri dizkio, eta, besteak beste, ezin izango du Frantziatik irten.
Zergatik da garrantzitsua COP30 klima-aldaketari buzurko goi-bilera?
Munduko tenperaturak 1,5 graduko igoeraren langa gainditu zuen 2024an, lehen aldiz, eta geroztik egingo den klimaren inguruko aurreneko goi-bilera da aurtengoa. Azaroaren 10etik 21era egingo da COP30 goi-bilera, Brasilgo Amazonian.
Gobernu federala berriz irekitzeko akordioa lortu dute AEBko Senatuan, bost astez itxita egon ostean
Zortzi senatari demokratak errepublikanoekin bat egin dute neurria desblokeatzeko. Horri esker, 4.000 langile federal baino gehiago itzuliko dira lanera, eta Administrazioa finantzatuko dute 2026ko urtarrilera arte.
Estatu Batuek eta Errusiak gerra hotz nuklearra berpiztu dute: proba nuklearren helburuak eta arma nuklearrak dituzten herrialdeak
Trumpek bezala Putinek ere mehatxu nuklearra hauspotu dute, hiru hamarkada baino gehiagoko barealdiaren ondoren. Errusiak 1990. urtean egin zituen, azkenekoz, proba nuklearrak, eta Ameriketako Estatu Batuek, 1992an.
Zergatik daramatza itxita Estatu Batuetako Gobernuak 40 egun? Itxiera historikoaren gakoak
Estatu Batuetako Gobernu federalaren itxierak 40 eguneko marka historikoa egin du. Ehunka mila langile publiko soldatarik gabe eta oinarrizko zerbitzuak bertan behera utzi ditu, laguntza sozialak ordaindu gabe laga ditu eta aire-trafikoa kolapsatzea eragin du.
BBCko zuzendari nagusiak dimisioa eman du Trumpi buruzko dokumental baten inguruko polemikaren harira
'The Daily Telegraph' egunkariak asteartean argitaratu zituen barne dokumentu batzuen arabera, 'Panorama' izeneko dokumentalak ikusentzuleak engainatu ahal izan zituen Trumpen hitzaldi bat manipulatuz. Aurrez, Gazako genozidioaren inguruko trataeragatik ere jomugan zuen BBCko zuzendaritza Britainia Handiko eskuinak.
Astelehenean ekingo diote COP30ari Brasilen, negazionismoaren olatua geldiarazteko helburuarekin
NBEaren goi bileraren helburu nagusia 10 urte bete berri dituen Parisko Akordioa berrestea izango da; alegia, industria aurreko mailarekin alderatuta, planetaren berotzea 1,5 gradura mugatzea.
Hasi da CELAC-UE goi-bilera
Bederatzi estatuburu eta gobernuburu bildu dira igande honetan Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoaren eta Europar Batasunaren arteko IV. goi-bileran.