Lehengaiak
1951n, sei urte lehenagora arte etsai amorratuak izan ziren Frantziak eta Alemaniak, gaur egungo Europar Batasunaren oinarria izango zena osatu zuten. Erakunde haren izenak ondo adierazten dizkigu hitzarmena sinatu zuten 6 herrialdeen asmoak eta helburua, "Altzairuaren eta Ikatzaren Elkarte Europarra" deitu baitzioten.
Altzairua eta ikatza ezinbesteko baliabideak dira gerra egin ahal izateko, armen ekoizpenerako lehengaiak direlako. Orain dela 71 urte sortutako ekimena, Munduan gaur egun eta historian zehar ezagututako proiektu arrakastatsuena bihurtu da.
Sarritan, batez ere jaio zirenetik demokrazia eta giza eskubideen errespetoa betetzen zirela ezagutu dutenek, gutxietsi egiten dituzte horrenbeste kostatutako lorpenak. Europar Batasuna eta demokratatzat ditugun herriak ez dira erakunde perfektuak, kritika asko egin dakie eta gehienak benetakoak izango dira. Giza eskubideak askotan urratu dira eta justizia ez da beti zuzena eta inpartziala izan.
Baina gizakiok edozein helburu edo amets egi bihurtu nahi dugunean gure inguruan eta historian zehar gertatu denari erreparatzea merezi du, eta zertxobait arakatu ezkero aitortu beharko dugu orain dela urte gutxi arte inon ez zegoela demokraziarik, gizateriaren historia agintari eta agindutakoen arteko kontakizuna izan delako, gutxi batzuek agindu dutelako eta gehiengoak obeditu.
Banaka batzuk aberastu direla eta herritarren gehiengo zabalak bizimodu miserablea jasan behar izan duela. Eta gaur egun oso gutxi direla demokrazia, ongizatea eta giza eskubideen babesa (mugatuak badira ere) eduki ditzaketen herrialdeak, tarteka botoa ematea ez baita nahiko nonbaiten demokrazia eta askatasuna dituztela adierazteko.
Gaur egun Munduan krisi asko eta korapilatsuak bizi ditugu, gerrari, ekonomiari eta prezioei lotutakoak. Baina larriena eskubideei eta demokraziari dagokiena da, gero eta leku gehiagotan erakundeek askatasuna eta gizabanakoaren erabakitzeko eskubidea gutxietsi eta baztertu egiten dituztelako. Buruzagi indartsuak eta ausartak aldarrikatzen dira, guri komeni zaiguna egingo dutenak eta, batez ere, motelak eta astunak diren demokraziak baino eraginkorragoak izango direnak.
Europar Batasunak une zailak bizi ditu eta litekeena da datozen hilabeteak zailagoak izatea, baina azken krisietan erakundeak irautea lortu du, herrialde bakoitzaren eta elkartearen interesak uztartzea erdietsi duelako. Krisi ekonomikoa lehendabizi, pandemia ondoren eta orain energiarena. Berriro lehengaiak bihurtu dira lankidetzarako arrazoi eta aitzakia, gas eskasiak hankaz gora jarri lezakeelako oso denbora gutxian sendoa zirudien egitura ekonomikoa eta ongizate gizartea.
Lehen erabakietan batasuna eta elkartasuna nagusitu dira kanpoko eta barruko etsaien aurka, ikuskizun da zer gertatuko den hemendik aurrera. Hutsuneak eta akatsak begi bistakoak dira, baina hoberena aldarrikatzea sarri xedea ikuskatzeko oztopoa da eta ingurura begiratu ezkero ereduak ez dira erakargarriagoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.