Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek iragarri du 615 milioi bideratuko dituela Ukraina armatzeko, eta 202 milioi, herrialdea berreraikitzeko

Bi aldeek segurtasun-akordioa sinatu zuten iaz. Horretan, Espainiak 2025ean laguntza militarrerako guztira 1.000 milioi euro bideratzeko konpromisoa hartu zuen.

FOTODELDÍA MADRID, 18/11/2025.-El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, y el presidente ucraniano, Volodímir Zelenski, durante su encuentro este martes en el Palacio de la Moncloa en Madrid.- EFE/ Kiko Huesca

Pedro Sanchez, Volodimir Zelenskiri harrera egiten, Moncloan. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du 615 milioi euro mobilizatuko dituela aurten Ukrainari laguntza militarra emateko; horietatik, 100 AEBri armak berehala erosteko bideratuko dituzte, eta iragarri du 202 milioi euro bideratuko dituela herrialdea berreraikitzeko.

Ukrainako presidenteak Espainiara egindako bisitaren aitzakian Volodimir Zelenskirekin batera emandako prentsaurrekoan, Sanchezek adierazi du 817 milioiko pakete horrekin Ukrainari emandako babesa "integrala eta irmoa" dela, Errusiaren erasoei aurre egiteko, eta bermatu du babes horrek aurrera jarraituko duela bake "justu eta iraunkorra" lortu arte. Zelenski presidenteak eskertu egin du jarrera hori, eta adierazi du astearte honetan Madrilen hitz egin eta sinatutakoa "lankidetza paregabearen" hasiera dela.

Bi herrialdeek segurtasun-akordioa sinatu zuten iaz. Horretan, Espainiak 2025ean laguntza militarrerako guztira 1.000 milioi euro bideratzeko konpromisoa hartu zuen.

Sanchezek zehaztu duenez, datorren hilean 615 milioi mobilizatuko dituzte, eta horietatik 100 milioi NATOren PURL programara bideratuko dituzte, AEBri aireko defentsa-sistemak berehala erostea finantzatzeko.

Pakete horretan Ukrainari zuzendutako Europako Batzordearen SAFE programako 215 milioiko partida bat ere sartzen da. Programa horri esker, droneen aurkako sistemak, esplorazioko radarren eta aireko zaintzako sistemak ekoitzi ahal izango dira. Eta konpromiso horren barruan kokatzen da abenduan ia 300 milioiko material militar sorta bat ematea ere.

Horrez gain, Sanchezek iragarri du Espainiak 202 milioi euroko ekarpena egingo duela herrialdea berreraikitzeko. Helburua da Espainiako enpresei aukera ematea Errusiaren inbasioak kaltetutako azpiegiturak berreraikitzen, modernizatzen eta handitzen zuzenean eta modu lehiakorrean parte hartzeko, bereziki Ukrainako gizartearentzat oso kritikoak diren sektoreak onbideratzeko, hala nola energia, ura eta garraioa.

Horrekin batera, Sanchezek iragarri du 2 milioi euro gehiago bideratuko dituela Samarreko berokuntza-sistema zentrala berrezartzeko Nazio Batuekin batera egingo den proiektua hornitzeko, 28.000 pertsonari baino gehiagori laguntzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X