ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek jarrera aldatu du eta Epsteinen artxiboak sekretupetik ateratzearen alde bozkatzeko eskatu die errepublikanoei

"Ez dugu ezer ezkutatzeko", adierazi du AEBko presidenteak sare sozialetan. Ordezkarien Ganberan astearte honetan egingo da bozketa, baina agiriak publiko aurretik Senatuak onartu eta Trumpek sinatu behar du.

Donald Trump

Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan astearte honetan egingo den bozketa batek ikusmin handia sortu du herrialdean, Jeffrey Epstein pederastaren artxiboak sekretupetik atera ala ez bozkatu behar baitute.  Azken orduetan, Donald Trump presidente estatubatuarrak bere jarrera aldatu du—Epstein eta biak urtetan lagun minak izan ziren—eta agiriak publiko egitearen alde bozkatzeko eskatu die Alderdi Errepublikanoak Ordezkarien Ganberan dituen kideei.

Ezkutatzeko ezer ez dutela iritzita, Ordezkarien Ganberako errepublikanoek Epsteinen artxiboak argitaratzearen alde bozkatu beharko luketela adierazi du Trumpek, Truth Social sare sozialetan argitaratutako mezuan. 

Auziari lotuta, Justizia Departamentua demokrata ezagun asko ikertzen ari dela gogora ekarri du Trumpek, tartean, Bill Clinton, Reid Hoffman eta Larry Summers. 

Azken asteetan hainbat alderdikidek Epstein auzian gardentasuna eskatu dute (Marjorie Taylor Greene, Trumpen lehen agintaldian bere sostenguetako bat izan zena) eta ildo horretan Alderdi Errepublikanoko hainbat kide "erabiliak" izaten ari direla deitoratu du Trumpek. Halaber, agiriak desklasifikazioari buruzko bozketa eskatuz egindako eskaera batek hainbat errepublikanoren babesa jaso du. 

Etxe Zuriko maizterraren iritziz, demokratak atentzioa desbideratu nahian ari dira errepublikanoen "arrakastaz" hitz egin ez dadin. 

Pasa den astean argitaratutako Epsteinen e-mail batzuen arabera, Trumpek bazuen pederastaren jokabideen berri eta biktimetako batekin "hainbat ordu" igaro zituen. 

Ordezkarien Ganberan bihar egingo da bozketa, baina agiriak publiko aurretik Senatuak onartu eta Trumpek sinatu behar du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X