Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek muga-zergak kendu dizkie hainbat nekazaritza-produkturi; kafeari, bananari eta haragiari, besteak beste

Erabakiak Trumpen ohiko jarreraren aldaketa dakar; izan ere, muga-zergen beharra defendatu du bere agintaldiaren hasieratik.

Donald Trump
Donald Trump. Argazkia: Europa Press

Donald Trump AEBko presidenteak muga-zergak kendu dizkie hainbat nekazaritza-produkturi, hala nola kafeari, bananari eta behikiarekin egiten diren produktu batzuei.

Horrela, berehala murriztu dira funtsezko kontsumorako produktu batzuen muga-zergak. Inportazioak merkatu eta barne prezioei eusteko hartu dute erabakia.

Presidenteak kritikak jaso ditu oinarrizko produktuen garestitzeagatik, eta horrela egin nahi dio aurre Trumpek garestitze horri.

Aipatutako produktu horiez gain, frutak (tomate, ahuakate, koko, laranja eta pinaburuak) eta espeziak (kanela eta intxaur muskatua, esaterako) ere sartu dituzte muga-zergarik izango ez duten produktuen artean.

Erabakiak Trumpen ohiko jarrera aldatzea ekarri du, muga-zergen beharra defendatu baitu bere agintaldiaren hasieratik, langileak eta industria babesteko neurri gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X