ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiako hauteskundetako emaitzak "kezkagarriak" dira Gonzalez Layaren arabera

Espainiako Atzerri Ministroak kezka eragiten dioten hiru puntu aipatu ditu: abstentzio "oso handia", ultraeskuinaren garaipena eta "higadura politikoa".
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministro ohia, Radio Euskadin (artxiboko irudia)
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministro ohia, Radio Euskadin (artxiboko irudia)

Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministro ohiaren iritziz, "kezkagarria" da Italiako hauteskundeetan ultraeskuinak irabazi izana, nahiz eta "iragarritakoa" eta "esperotakoa" izan.

Gaur goizean, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, elkarrizketa egin diote bozak egin eta biharamunean. Parisko Nazioarteko Gaien Eskolako dekanoak hiru kezka puntu aipatu ditu: abstentzio " oso handia", bereziki gazteen artean; eskuin muturraren garaipena, eta "higadura politikoa".

Italiako hauteskundeen ondorioei buruz galdetuta, gobernu talde berriaren jarreraren araberakoa izango dela uste du Gonzalez Layak: "Ez dakigu zer gertatuko den". Era berean, nabarmendu du koalizio irabazlearen barruan ikuspuntu desberdinak daudela Errusiaren edo fiskalitatearen inguruan, eta horiek argitu beharko direla hurrengo asteetan.

Halaber, Italiak Europar Batasuna uzteko aukeraren inguruan zuhur agertu da: "Zehaztasun gutxi ditugu, itxaron egin beharko dugu".

Albiste gehiago mundua

Asamblea General de la ONU
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinako Estatuaren aitortza erdigunean dela abiatuko  da NBEren 80. Batzar Nagusian

Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Portugalek eta Frantziak aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Horren aurrean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.

Gehiago kargatu