HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Batzordeak Italiako Gobernu berriarekin "kooperazio eraikitzailea" izatea espero du

Batzordeko bozeramaileak ez du uste Italiako hauteskundeen emaitzak Europako politiken aurkako "epaiketa" gisa ulertu behar direnik.
Europako Batzordearen egoitza (artxiboko irudia)
Europako Batzordearen egoitza (artxiboko irudia). Egile eskubiderik gabeko irudia

Italian eskuin muturrak hauteskundeak irabazi eta biharamunean, Europako Batzordeak esan du "kooperazio eraikitzailea" espero duela sortuko den Gobernu berriarekin. Itxura guztien arabera, Giorgia Meloni FdI (Fratelli d'Italia) alderdiko buruzagia izango da Italiako lehen ministro berria, bere alderdiak irabazi baititu hauteskundeak botoen % 26,2 eskuratuta.

"Batzordeak eta presidenteak hauteskunde emaitzetatik ateratzen diren Europar Batasuneko Gobernuekin lan egiten dute, eta kasu honetan ere, berdin egingo dute. Lankidetza eraikitzailea espero dugu Italiako agintari berriekin", adierazi du Eric Mamer Europako Batzordeko bozeramaileak gaur goizeko prentsaurrekoan.

Mamerren iritziz, Italiako hauteskundeetako emaitzak ez dira Europako politiken aurkako "epaiketa" gisa ulertu behar. "Gehiegi sinplifikatzea iruditzen zait", gaineratu du. Bruselak, ohi duen bezala, ez du balorazio ofizialik egin hauteskundeen inguruan. Gogorarazi du Bruselak ez dituela inoiz aipatzen EBko herrialde bateko hauteskundeen emaitzak, eta adierazi du "oso harroputza" izango litzatekeela italiarrek bozkatutakoa bozkatzeko izan dituzten arrazoiak aztertu nahi izatea.

Bestalde, Mamerrek azpimarratu du Batzordea gogor ari dela lanean europarrek oro har eta italiarrek bereziki dituzten arazoei aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X