EBko liderrek neurri "argiak" eskatu dizkiote Bruselari gas merkatuan esku hartzeko, ondorengo bi asteotan
Europar Batasuneko Estatuburuek eta Gobernuburuek eskatu diote ostiralean Bruselari aurkez dezala, urriaren 20ean eta 21ean izango den goi bilera egin aurretik, gas merkatuan esku hartzeko proposamen "argi eta zehatzak"; neurriak orain arte aztertu dituzten ideia zehaztugabeetatik harago joan beharko lirateke, Italian lehen ministro kargua utziko duen Mario Draghik aurreratu duenez, Pragan izandako bilera amaituta.
"Urriaren 19ra edo 20ra itxaron behar dugu Ursula von der Leyen Batzordeko presidentearen hitz gehiagorik ez izateko, zehaztugabeko proposamen gehiagorik ez, baizik eta zerbait argiagoa izateko, zehatzagoa, eta, hein batean, araudi proposamenak", azaldu du Draghik prentsari, Europar Batasuneko liderren goi bilera informala bukatuta. Kide diren herrialdeen helburua izan da, bileran, erreforma energetikoak bideratzea.
Italiar agintariak adierazi du ez dituztela eztabaidatu Bruselaren aldetik espero dituzten proposamenen zehaztasunak; halaber, gogora ekarri du EBko txekiar presidentetzak aurreikusita duela egitea "behar beste bilera, Energia ministroekin, urriaren 20ko eta 21eko Kontseilu Europarra baino lehen, proposamen zehatza adosteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.