Urte arteko inflazioa % 8,2ra jaitsi da irailean AEBn
Ameriketako Estatu Batuetako inflazioak behera egin du irailean berriro ere, aurreko bi hilabeteetan ere egin zuenez, eta % 8,2an kokatu du urte arteko tasa, hau da, abuztuan baino hamarren bat beherago, Lan Estatistika Bulegoak ostegunean argitaratutako datuen arabera. Urte arteko datuek, halaber, zehaztu dute azpiko inflazioa, alegia, kontsumorako prezioen igoera neurtzen duena, baina elikagaiena eta energiarena kenduta, % 6,6ra igo dela, abuztuan baino hiru hamarren gehiago, eta uztailean baino zazpi hamarren gehiago.
Abuztuarekin alderatuta, kontsumorako prezioek lau hamarren egin dute gora, hilabete horretan apur bat igota. Energiaren prezioen indizea, baina, % 19,8an dago, aurreko hamabi hilabeteak kontuan izanik, eta abuztuan, aldiz, % 23,8an zegoen; elikagaienak, bere aldetik, % 11,2 zehaztu du.
Hileroko konparazioan, iraileko igoerak etxebizitzako, elikagaietako eta arreta medikuko prezioen igoerak eragin du; hori bai, gasolinak % 4,9 egin du behera, eta horrek, nolabait, berdindu egin du.
Hala, AEBko inflazioak altua izaten jarraitzen du, nahiz eta Erreserba Federalak interes tasak igo dituen. Irailean egindako azken bileran, igotzea erabaki zuen, martxorik bosgarren aldiz, 0,75 puntu; duela hilabete batzuk hasitako bideari jarraitzen dio, hortaz, prezioak murriztea helburu.
Ekainean, inflazioa azken 40 urteotako mailarik altuenean kokatu zen, baina uztailean behera egiten hasi zen, % 8,5eraino. Altua izaten jarraitu arren, urte arteko indizean azken hilabeteotan izandako beherakadak arnasaldi txikia eman dio estatubatuar ekonomiari; uztailaren amaieran, adituen esanetan, atzerapen teknikoan sartu zen, barne produktu gordinean jaitsierak izan baititu elkarren segidako bi hiruhilekotan.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.