Iranek Moralaren Polizia desegin du
Herritarren arropen egokitasuna zaintzen eta Errepublika Islamikoak ezarritako kodeen arabera janzten ez ziren emakumeak bereziki atxilotzen zituen Moralaren Polizia ezabatu du Irango Gobernuak, Mohamad Yafar Montazeri fiskal nagusiak iragarri duenez.
ISNA albiste agentziak jaso duenez, fiskalak zehaztu du Polizia horrek ez duela "loturarik Botere Judizialarekin". Izan ere, aurreratu duenez, epaileek jarraituko dute zaintzen Irango herritarren portaerak, eta emakumeen arropen garrantzia azpimarratu du, batez ere Qom hiri santuan (Teherango hegoaldean). Mundu osoko erromesek eta seminaristek bisitatzen duten hiria da Qom. Adituek diotenez, herri-protestaren mugimenduari egindako keinua litzateke Moralaren Polizia ezabatzearen erabakia.
"Hau iraultza bat da"
Mahsa Amini, 22 urtekoa, irailaren 16an hil zen, Teherango Moralaren Poliziak hiru egun lehenago atxilotu ondoren, belo islamiarra gaizki jarrita zeramala iritzita. Ordutik, Iran sutan dago, erregimenaren aurkako protestetan murgilduta. Errepublika Islamikoaren amaiera ere aldarrikatu dute manifestariek.
Iran Human Right GKEaren arabera, 448 pertsona hil dira errepresio polizialaren ondorioz, eta gutxienez, 2.000 atxilotu dituzte, hainbat delitu egotzita. Horietatik seiri heriotza-zigorra ezarri diete.
Albiste gehiago mundua
Bakea lortzeko Ukrainan "lurralde trukeak" eztabaidatu behar direla dio Trumpek
AEBko presidenteak Putini deituko dio asteleheneko bileraren ostean, eta baikor agertu da Putinek eta Errusiako eta Ukrainako presidenteek hiruko bilera bat egin ahal izateko aukerari dagokionez.
Trumpek eta Zelenskik Putinekin hiru aldeko bilera egitea babestu dute, bake akordioa ixteko
"Dena ondo ateratzen bada, hiru aldeko bilera bat izango dugula uste dut, eta horrekin gerra amaitzeko zentzuzko aukera egongo dela pentsatzen dut", azpimarratu du Trumpek Zelenskiren aurrean. Horrela, Zelenskik esan du Ukraina "prest" dagoela hiru aldeko bilera bat egiteko. "Uste dut erakutsi dugula jende indartsua garela eta AEBk eta Trump presidenteak berak gerra gelditzeko duen ideia babesten dugula", adierazi du.
Hamasek onartu egin du Qatarrek eta Egiptok Gazarako aurkeztutako su-eten proposamena
Proposamenaren arabera, talde armatuak 60 eguneko su-etena onartuko luke 10 bahitu israeldar askatzearen eta gazatarrei laguntza masiboa ematearen truke. Israelek, oraingoz, ez du horren inguruko adierazpenik eman.
AEBk ebakuazioak agindu ditu Ipar Karolinako uharte batzuetan, Erin urakan erraldoia gerturatzen ari delako
4. kategoriako Erin urakanaren tamaina asko handituko da datozen egunetan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldearen eta Bermudasen artean igarotzen denean. Ondorioz, Ipar Karolinan dauden uharte turistiko batzuk ebakuatzeko agindua eman dute agintariek. Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak ohartarazi duenez, Erin urakana Karibeko Turk eta Caico uharteetatik 180 kilometro iparraldera dago, 220 kilometro orduko haize ufadak utzi ditu.
Zelenskik errusiarren eraso "zinikoak" salatu ditu Washingtonen bakeaz hitz egin behar denean
"Errusiako gerra makinak bizitzak suntsitzen jarraitzen dute. Putinek hilketa izugarriak egingo ditu Ukrainaren eta Europaren gaineko presioari eusteko, baita ahalegin diplomatikoak umiliatzeko ere", adierazi du Volodomir Zelenskik bere X sare sozialeko kontuan. Zelenskik adierazpen horiek egin ditu Jarkoven zazpi hildako eta Zaporiyan hiru hildako utzi dituzten erasoen ostean.
Bahituen bizitzak Gaza okupatzearen aurretik jartzeko eskatu diote 200.000 pertsona baino gehiagok Netanyahuri
Hamasen esku bizirik jarrai lezaketen 20 bahituen senideek Benjamin Netanyahu lehen ministroari egotzi diote 681 egun daramatzatela gatibu. Hala, Gazan beste erasoaldi bat hasi aurretik, bahituta daudenen bizitzei lehentasuna emateko eskatu diote.
Trumpek Zelenski jaso du Ukrainan bakea bilatzeko bilera erabakigarria baino lehen
Volodimir Zelenski AEBra bidaiatu duten Europako buruzagi batzuekin bildu da Etxe Zurian, Donald Trump AEBko presidentearekin elkartu aurretik.
Eskuinera biratu du Boliviak: Paz eta Quiroga presidentegaiak lehiatuko dira urriko bigarren itzulian
Ezustean, Alderdi Demokristauaren hautagaiak lortu du garaipena presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, Quiroga presidente ohi kontserbadorearen aurretik. Halaber, 20 urtez gobernatu duen ezkerreko MAS alderdia bigarren itzulitik kanpo gelditu da.
Ukrainari segurtasun berme "sendoak" ematea adostu zuen Putinek, Trumpen bidali bereziaren arabera
Errusiako presidenteak beste inongo lurraldetan ez sartzeko konpromisoa hartzea ere onartuko luke. Horixe izango da Trumpek eta Zelenskik astelehenean egingo duten goi-bileran jorratuko duten gaietako bat.

Zelenskik 2022an erakutsitako batasuna mantentzeko eskatu dio Europari
"Bake justua" lortzeko fronte komun baten garrantzia azpimarratu du Ukrainako presidenteak.