Brasilgo ultraeskuinaren oldarraldia gaitzetsi du nazioarteak
Nazioarteak gogor salatu du Bolsonaroren jarraitzaileek Brasilgo Kongresuaren, Gorenaren eta Presidentetza jauregiaren aurka egindako erasoa. Joe Biden AEBko presidenteak Brasilgo "demokraziari egindako erasoa" gaitzetsi du eta "amorragarria" dela erantsi.
"Brasilgo demokraziari eta botere aldaketa baketsuari egindako erasoa gaitzetsi nahi dut. Brasilgo erakunde demokratikoek gure babes osoa dute, eta Brasilgo herriaren borondatea ezin da hautsi", esan du Bidenek Twitterren duen kontuan.
Europako erakundeek Brasilen "demokraziari egindako erasoa" gaitzetsi dute
Europako erakundeetako arduradun nagusiek Brasilgo Kongresuari, Auzitegi Gorenari eta Presidentetzako Jauregiari egindako erasoa gaitzetsi dute, "demokraziaren aurkako erasotzat" joz. Era beran, Lula da Silva Brasilgo presidenteari babesa helarazi diote.
Erasoa "kezka handia da guztiontzat, demokraziaren defendatzaileentzat", adierazi du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Twitterren duen kontu ofizialean, eta "babes osoa" adierazi dio presidenteari, horren hitzetan "modu aske eta justuan aukeratua izan baitzen".
27 izenean, Josep Borrell Kanpo Arazoetarako eta Segurtasun Politikarako EBko goi-ordezkariak Brasilgo buruzagi politikoei, eta bereziki Bolsonaro presidente ohiari, gogorarazi die "arduraz jokatu behar dutela eta jarraitzaileei etxera joateko eskatu". "Desberdintasun politikoak konpontzeko lekua Brasilgo erakunde demokratikoen barruan dago, eta ez kaleetako indarkeriaren bidez", gaineratu du.
Antonio Guterres Nazio Batuen idazkari nagusiak ere gertatutakoa gaitzetsi du: "Brasilgo erakunde demokratikoei egindako erasoa kondenatzen dugu. Brasilgo herriaren eta erakundeen borondatea errespetatu behar dira", adierazi du Guterresek.
Olaf Scholz Alemaniako kantzilerraren hitzetan, erasoa "demokraziaren aurkako eraso onartezina" da: "Brasiliako irudi izugarriak iritsi zaizkigu. Erakunde demokratikoen aurkako eraso bortitzak demokraziaren aurkako eraso onartezina dira ", adierazi du kantzilerrak Twitter sare sozialean, eta babes irmoa helarazi die Lula presidenteari eta brasildar guztiei.
Latinoamerikako gobernuen gaitzespena
Oldarraldia baztertu dute Latinoamerikako gobernu guztiek, izan ezkerrekoak (gehiengo dira) zein eskuinekoak. Alberto Fernandez Argentinako presidenteak Twitter bidez helarazi du bere "gaitzespena" eta "baldintzarik gabeko babesa agertu dio" Lulari, "Estatu kolpe saiakera horren aurrean".
Ildo beretik mintzatu da Gabriel Boric Txileko gobernuburua ere, eta oldarraldia "demokraziari egindako eraso koldar eta makurra" izan dela salatu du.
Gustavo Petro Kolonbiako presidente ezkerzaleak Ameriketako Estatuen Erakundearen (OEA, gazteleraz) berehala biltzea eskatu du Brasilgo estatu kolpe saiakera aztertzeko. "Nire elkartasun guztia Lularentzat eta Brasilgo herriarentzat. Faxismoak kolpea eman nahi izan du. Indarkeria ezaren konpromisoa hautsi dute eskuinek. OEAren batzarra egin behar da segituan", bota du Petrok Twitterren.
Dina Boluarte Peruko presidenteak "indarkeriaren erabilera" baztertu du eta Brasilgo Kongresuaren eta Presidentetzaren kontrako erasoaldia gaitzetsi.
Harago jo du Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak eta Brasilgo "botere oligarkikoaren buruzagitza" egin du erasoaren erantzule.
Venezuelatik, Nicolas Madurok esan du "harrituta eta kezkatuta" daudela Brasilgo egoera ikusita, eta "Brasiletik bertatik zein atzerritik bultzatutako talde faxista eta ultraeskuindarren oldarraldia" salatu du.
Eskuineko gobernuek ere salatu dute Brasilian gertatutakoa. Luis Lacalle Pou Uruguaiko presidenteak "demokraziaren eta erakundeen kontra egindako ekintzak" gaitzetsi ditu. Guillermo Lasso Ekuadorko gobernuburuak ere antzeko hitzak erabili ditu: "Ordena demokratikoa eta herritarren segurtasuna urratzen duten errespetu faltak eta bandalismo ekintzak salatu nahi ditut".
Cuca Gamarraren txio polemikoa
Espainiako Gobernuak eta alderdi politiko nagusiek oldarraldia kritikatu dute. Ingurumaria horretan, Cuca Gamarra PPk Kongresuan duen bozeramaileak botatako txio batek eragin du polemika. Sanchezek erasoa gaitzesteko erabilitako mezu bati erantzunez, honakoa bota du: "Zurekin, desordena publikoa litzateke hori guztia Espainian".
Alderdi Popularreko idazkari nagusi ere badenak Zigor Kodean egin berri den aldaketa kritikatzeko baliatu du, hortaz, Brasilen gertatutakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".