URREZKO GLOBOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelenski, Urrezko Globoen ekitaldian: ''Ez da hirugarren mundu gerrarik egongo, ez da trilogia bat''

18:00 - 20:00
Zelenski, Urrezko Globoen ekitaldian: ''Ez da hirugarren mundu gerrarik egongo, ez da trilogia bat''
Volodimir Zelenski Ukrainiako presidenteak Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldian hartu du parte, bart, grabatutako bideo baten bidez. "I. Mundu Gerran milioika persona hil ziren, II. Mundu Gerran dozenaka milioi. Ez da hirugarren mundu gerrarik egongo, ez da trilogia bat", esan du

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X