Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiak baztertu egin du, oraingoz, EBren betoagatik petroliotik eratorritakoen ekoizpena murriztea

Nikolai Shilguinov Errusiako Energia ministroak esan du "enbargoa ezartzen denean" ikusiko dutela zer egin eta zein erabaki hartu.
Petrolio plataforma. Argazkia: Pxhere
Petrolio plataforma. Argazkia: Pxhere

Errusiak baztertu egin du, oraingoz, petroliotik eratorritakoen ekoizpena murriztea Europar Batasunak produktu horien inportazioei enbargoa ezarriko dielako igandetik aurrera.

"Enbargoa ezartzen dutenean, ikusiko dugu nora garamatzan. Oraingoz ez dugu ikusten petrolioaren eratorrien ekoizpena eta fintzea murriztuko direla pentsatzeko arrazoirik", adierazi du Nikolai Shulguinov Errusiako Energia ministroak, Interdax agentziak zabaltakoaren arabera.

Massimo Cermelli Deusto Business Schooleko irakasleak eitb.eus-en egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, datozen hilabeteetan eskaintza murrizketa bat egongo da Errusiaren diesel hornidura etetearekin batera.

2022an Errusiak petroliotik eratorritakoen 276 milioi tona ekoiztu zituen, aurreko urtean baino % 3,5 gutxiago, Rosstat Errusiako estatistika agentziaren arabera.

Hain zuzen ere, gasolinaren ekoizpenak % 3,6 egin zuen gora, 42,3 milioi tonara arte, eta dieselarenaren gorakada % 5,4koa izan zen, 84,7 milioi tonara arte.

Errusiako petrolio eratorrien inportazioen enbargoaz gain, Europar Batasuna gehienezko prezio bat jartzea aztertzen ari da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X