IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Ukrainan, bankuen zerga eta Euskaldunon Egunkariaren itxierak 20 urte

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Ukrainan: Ukrainako gerra hasi zela urte bat beteko den honetan, inoiz ez bezalako jarraipen informatiboa eskainiko du EITBk, lekuan bertan eta zuzeneko informazioa biltzen. Izan ere, hilaren 24an beteko da urtebete Ukrainako inbasioa hasi zenetik, eta EITBko hedabide guztiek jarraipen zabala egingo diote herrialde horrek bizi duen egoerari.

- Bankuen zerga: Gaur amaitzen da Espainiako Gobernuak bankuei eta konpainia elektrikoei ezohiko zerga ordaintzeko hasieran emandako epea. Enpresa gehienek epea agortzea erabaki dute, eta gaur bertan likidatuko dute zergaren % 50, nahiz eta neurriarekin ados ez egon. Gainerako % 50a irailean ordaindu beharko dute.

-Euskaldunon Egunkariaren itxierak 20 urte: Euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarraren itxiera agindu zuen Juan de Olmo epaile espainiarrak 2003ko otsailaren 20an. ETAkide zirela egotzita, atxilotutako 10 lagunek zazpi urtez itxaron behar izan zuten errugabe zirela frogatu arte. Hona hemen bi hamarkada horien kronologia.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X