Osasun publikoaren alde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erizain britaniarrek Londreseko kaleak hartu dituzte "soldata duinen" eske

Astelehenean mediku juniorren txanda izango da. Hiru greba-egun egingo dituzte salatzeko, austeritate neurrien eta inflazioaren ondorioz, euren soldatak % 25 jaitsi direla.
Londresen gaur izandako manifestazioaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Londresen gaur izandako manifestazioaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

Erresuma Batuko erizainek Londreseko kaleak hartu dituzte larunbat honetan "soldata duinen" eske eta osasun sistema publikoaren alde. Aurrekaririk gabeko krisia bizi du azken hilabeteetan Erresuma Batuko osasun sistemak, milaka lanpostu bete gabe dituelako eta greba egiten ari direlako osasun arloko profesional anitzek.

Erosteko ahalmenaren galera eta soldaten jaitsiera salatu dituzte langileek, eta lan baldintzak eta herritarrei emandako zerbitzua kaskartzen joan direla.

Erizainek eta anbulantzietako langileek lanuzteak bertan behera utzi dituzte, Gobernua negoziatzeko prest agertu ostean. Astelehenean, berriz, mediku juniorren txanda izango da, hau da, espezialitatea oraindik ez duten medikuena. Hiru greba-egun egingo dituzte astelehen honetatik (martxoak 13) hasita. Mediku juniorrek salatu dute euren soldatak % 25 jaitsi direla, austeritate neurrien eta inflazioaren ondorioz.

Bizitza-kostuaren igoerak bultzatuta, soldaten igoerak eskatzen ari dira Erresuma Batuko alor desberdinetako beharginek, grebak ere eginda, hala nola, posta zerbitzuko nahiz osasun langileek.

2022ko abendura bitartean 843.000 lanegun galdu ziren Erresuma Batuan, greben eta lanuzteen ondorioz, Estatistika Bulego Nazionalaren datuen arabera, 2011ko azaroaz geroztik izandako kopururik handiena.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X