300 lagun baino gehiago atxilotu ditu Poliziak pentsioen erreforma dekretuz onartzearen kontrako protestetan
Haserre bizia Ipar Euskal Herrian eta frantziar estatu osoan, Emmanuel Macronek pentsioen erreforma dekretu bidez onartu ondotik. Milaka lagun atera dira kalera, eta istiluak izan dira hainbat hiritan; protestak egin dituzte, barrikadak zabaldu eta su eman diete edukiontziei, autoei eta kale garbitzaileen grebaren ondorioz kalean pilatutako zaborrei. Poliziak 310 lagun atxilotu ditu guztira; Parisen bakarrik, gutxienez 258. Nantesen, hiru mila lagun baino gehiago atera dira kalera, eta hainbat istilu izan dira Marseillan eta Rennesen. Protesta jendetsuak egin dituzte, halaber, Lyonen, Bordelen, Tolosan eta beste hainbat hiritan ere.
Ipar Euskal Herrian, protesta baketsua izan da Baionan, baina haserrea agerikoa da. Sindikatu nagusiek mobilizazioak iragarri dituzte dagoeneko datorren ostegunerako.
Macron presidentea eta Gobernua ekaitz politiko handian murgildu ditu pentsioen erreformaren gaineko erabakiak. Asanblea Nazionalean aldeko boto nahikorik lortuko ez zuela ikusirik, ostegun arratsaldean, Konstituzioaren 49.3 artikuluaren babespean, dekretuz onartu du Gobernuak erreforma polemikoa. Elisabeth Borne lehen ministroak iragarri du neurria, eta "arduragatik" onartu dela azpimarratu du, "ezin baita pentsioen etorkizunarekin arriskurik hartu". Oposizioko parlamentarien oihu eta alarau artean hitz egin behar izan du Bornek, ezkerreko diputatuek Marseillesa abesten eta haren dimisioa eskatzen zuten bitartean.
Zentsura-mozioak eta zabalik dauden aukerak
Erabakiak berehala ekarri ditu atzetik oposizioko alderdien zentsura-mozio iragarpenak.
"Bornek ezin du jarraitu", esan du argi eta garbi Marine Le Pen buruzagi ultraeskuindarrak, eta nabarmendu du "frantziarren gehiengoa" agertu dela Gobernuaren proiektuaren aurka. Era berean, aurreratu du bere taldeak edozein zentsura-mozio babestuko duela, baita ezkerrekoa bada ere. "Garrantzitsuena ez da mozioa nork aurkezten duen, garrantzitsuena Gobernua erortzea da", azpimarratu du.
Ezkerrak ere prest du zentsura-mozioa, Fabien Roussel buruzagi komunistak adierazi duenez. Kaleetako mobilizazioarekin jarraitzeko deia egin du, eta erreferenduma eskatzeko ekimena bultzatzeko asmoa berretsi. Horretarako, lau milioi sinadura aurkeztu behar dira.
Libertés, indépendants, outre-mer et territoires (LIOT) talde parlamentarioak ere iragarri du zentsura-mozioa. Taldeak hogei diputatu biltzen ditu: zentristak, itsasoz haraindiko lurraldeetakoak, erregionalistak eta nazionalista korsikarrak.
Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoa ezkertiarraren buruzagiak azaldu du, taldeak bere mozioa aurkezteari uko egin eta LIOTena babestuko duela. Halaber, nabarmen du erreformak ez duela "inolako zilegitasun parlamentariorik", eta ez duela babesik "ez kalean ez eta frantziar gehienen artean ere".
Aurkeztuko diren zentsura-mozioetakoren batek aurrera egin dezan (horiek formalizatzeko epea 15:30ean amaituko da), 289 diputaturen botoa beharko litzateke; hau da, ez litzateke nahikoa izango LIOTen, NUPES ezkerreko koalizioaren eta Le Penen RNren babesa.
Beharrezkoa litzateke Errepublikanoen alderdiko (LR) diputatu batzuk, eskuindar tradizionalaren alderdia, bere alderdiaren jarrera ofizialetik aldentzea. "Hipotesi guztiak posibleak dira", adierazi du Aurélien Pradiék, erreformaren aurka zeuden LRko diputatuen burua.
Zure interesekoa izan daiteke
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.