Humza Yousaf izango da Eskoziako lehen ministro eta SNP alderdiko buruzagi berria
Humza Yousaf aukeratu dute SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistaren buruzagi berria eta, ondorioz, bera izango da Eskoziako lehen ministro berri Nicolas Sturgeon ordezkatuz.
Gaur egun Osasun ministro denak jarraipenaren hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua, eta berak lortu du afiliatuen artean babesik handiena.
Lehen itzulian, Humza Yousaf hautagaiak 24.336 boto lortu zituen. Horren atzetik gelditu ziren bere aurkari nagusi izan den Kate Forbes Eskoziako Finantza ministroa 20.559 botorekin eta Ash Regan, hirugarren, 5.599 botorekin.
Bigarren itzulian, botoen % 52 eskuratu du, Kate Forbesen aurretik.
Guztira, 72.169 afiliatuetatik 50.494k eman dute botoa bi astez egin diren hauteskunde primarioetan, hau da, parte hartzea % 70ekoa izan da.
Lehen hitzaldian esan du bere lehentasuna bizitzaren kostuaren igoeraren aurka borrokatzea izango dela.
Humza Yousaf asteartean izendatuko dute Eskoziako lehen ministro berria.
Humza Yousaf (37 urte) Glasgown jaioa da, eta ama kenyarra eta aita pakistandarra ditu. Halaber, lehen musulmana izango da Eskoziako ministro nagusi eta SNPko buruzagi karguetan.
Albiste gehiago mundua
Gutxienez 71 pertsona hil dituzte larunbat honetan Gazako Zerrendan
Israelek Gaza hirian lurreko erasoaldia hasi zuenetik izan den egunik gogorrenetako bat izan da gaurkoa. "Gerra hasi zenetik bizi izan ditugun unerik zailenetakoak bizitzen ari gara", ohartarazi dute Bautista Al Ahli ospitaletik.
Hamasek bahituen "agur-irudia" argitaratu du Israelen erasoaldiaren ostean
Hamas talde palestinarrak Gazan geratzen diren bahituen irudia zabaldu du, Israelgo Armadak Palestinako enklabean egindako erasoaldiaren ostean "agur esateko irudia" dela esanez. Horretan, 46 bahitu agertzen dira: 43 israeldar, 2 estatubatuar eta nepaldar bat.
Turistak Notre Dameko katedralaren gorenera igo dira berriro, sutea izan eta sei urtera
Katedralaren dorreetara daramatzaten 424 eskailerak igo dituzte berriro turistek. Egunean 1.400 bisitari onartuko dituzte goi-denboraldian, eta 900, berriz, behe -denboraldian.
Trumpen ustez "legez aurkakoak" dira AEBko hedabibideek bere administrazioaz ematen duten "informazio ezkorra"
"Adierazpen askatasunaren oso alde dagoen pertsona bat naiz", adierazi du Etxe Zuritik, albisteen "% 97 negatiboa" dela esan aurretik. Dena den, ez du esan zehazki zeri buruz ari den, ezta adibiderik jarri ere.
Hasi da Oktoberfest, munduko garagardo jairik ospetsuena
Hasi da Oktoberfest, munduko garagardo festarik ospetsuena. "Urriko festa" iraila eta urria bitartean egiten da 1810etik Munichen, Bavariako hiriburuan. Jaiak 16 edo 17 egun irauten du, eta batez beste sei milioi bisitari baino gehiago izaten ditu. Oktoberfesten bakarrik zerbitzatzen da 1516ko purutasun legea betetzen duen garagardoa. Gainera, hiriburuko mugen barruan eginikoa izan behar du.
Atzerapenak eta arazoak Europako aireportuetan, zibereraso baten ondorioz
Bruselako aireportuak bidaiariak erregistratzeko eta hegazkinera igotzeko operazioak kontrolatzen dituen hornitzailearen aurkako eraso informatiko bat salatu du, eta Heathrowk "arazo teknikoak" aipatu ditu atzerapenak justifikatzeko. Hain zuzen ere, bertan behera geratu da Loiutik Londresko aireportu horretara zihoan hegaldi bat.
EBk Errusiaren "probokazioei” erantzun egingo diela agindu du, hegazkin militarrak Estonian eta Polonian sartu ostean
Poloniak eta Errumaniak antzeko gertakariak salatu zituzten duela egun batzuk. Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aurkeztu duen egunean gertatu dira.
Israelek "aurrekaririk gabeko indarra" erabiliko du Gaza hiriaren aurkako erasoaldian
2023ko urriaren 7az geroztik, 65.100 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek Gazako Zerrendan burututako erasoaldietan, agintari gazatarren arabera.
Nor da Jimmy Kimmel eta zein dira bere programa bertan behera utzi ondorengo polemikaren gakoak?
Umorista ezagunaren "Jimmy Kimmel Live!" saioa bertan behera utzi izanak areagotu egin du adierazpen-askatasunari eta zentsurari buruzko eztabaida Ameriketako Estatu Batuetan.
Kritikatzen duten kanalei emisio baimenak kentzeko mehatxua egin du Trumpek
"Nonbait irakurri dut kanalak % 97an daudela nire aurka, % 97an negatiboa. Eta, hala ere, erraz irabazi nuen zazpi estatu giltzarrietan (presidentzialetan). % 97 nire aurka badaude, publizitate txarra ematen didate eta lizentzia bat baino ez dute, baimena kendu beharko lieketela esango nuke", esan du Air Force One hegazkinean.