Wagner Taldeko zenbait mertzenariok Errusiako Armadarekin bat egitea onartu dute
Viatxeslav Volodin Duma edo igande honetan adierazi duenez, joan den asteburuan matxinada armatuan parte hartu zuten Wagner Taldeko zenbait mertzenariok Errusiako Armadarekin bat egitea onartu dute, "herrialdea zerbitzatzen jarraituz".
Vladimir Putin Errusiako presidenteak "armak eskuan izanda herrialdean zerbitzua eskaintzen jarraitzeko" proposamena egin zien Errusia defendatu nahi duten Wagner Taldeko mertzenarioei. Volodinek gaur bertan azpimarratu duenez, "askok aukera hori onartu dute".
Errusiako Parlamentuko behe ganberako presidenteak nabarmendu duenez, ekainaren 23an eta 24an, herrialde horretako boterea kolokan jarri zuen krisi larri baten ondoren, Wagner mertzenario errusiarren taldeko buru Yevyeni Prigozhinek atzera egin eta bere borrokalariak kanpamenduetara itzultzeko akordioa lortu zuten bi aldeek, Moskura hurbiltzen ari zirenean. Volodinen arabera, "presidenteak (Putinek) agerian utzi zuen gizarte zibilean eta militarrean duen ospe handia".
Bere iritziz, "Putin onik atera zen oso egoera zail batetik, posizio sendoagoekin, herrialdean bertan zein nazioartean". 1917an eta 1991n Putin bezalako jendea egon izan balitz, "ez zen iraultzarik izango eta ez zen Sobietar Batasuna desintegratuko", azpimarratu du Errusiako Parlamentuko behe ganberako presidenteak.
Errusiako presidenteak haien aurkako zigor-kasuari karpetazoa emango ziotela agindu ondoren erabaki zuten Wagner Taldeko kideek matxinada bertan behera uztea. Halaber, Bilozhinek Bielorrusiara alde egingo zuela eta mertzenarioak etxera itzuli edo Indar Armatuetan formalki sartu ahal izango zirela ziurtatu zuen Putinek.
Matxinada horren helburua Sergei Shoigu Defentsa ministroa eta Valeri Gerasimov Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko burua kargutik kentzea zen. Dena dela, Prigozhinek ez zuen bere asmoa lortu. Duela hilabete batzuetatik hona, Errusiako indarren artean izandako baja kopuru handiaren erantzule egiten ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.
Trumpek ziurtatu du "larriki zaurituta" dagoela Iranek eraitsitako ehiza hegazkineko pilotua
Hasiera batean, AEBko presidenteak esan du onik erreskatatu dutela. Teheranek, ordea, adierazi du AEBko aireontziak suntsitu dituztela eta operazioak "porrot" egin duela.