IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Kontseiluaren agerraldia eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gerra Gazako Zerrendan
Gerra Gazako Zerrendan. Argazkia: Unicef

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Netanyahuk ziurtatu du ez dela su etenik egongo Gazan. Israelgo lehen ministroaren esanetan, beharrezkoa da "errugabeen hilketaren eta gerra legitimo bakoitzean izaten diren nahi gabeko bajen arteko bereizketa morala egitea". 

-Kontseiluaren agerraldia: Euskalgintzaren Kontseiluak eta euskara arloko beste hainbat ordezkarik agerraldia egingo dute Bilbon, datorren larunbateko manifestaziora joateko dauden arrazoiak ezagutarazteko. Euskalduna Jauregian emango dute prentsaurrekoa.

-Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak: Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak 2024ko Bizkaiko aurrekontuen proiektua aurkeztuko dute. Donostian, berriz, Gipuzkoako datorren urteko aurrekontuak aurkeztuko dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X