Israeli eta Irani "atzera egiteko" deia egin die Guterresek, "munduak ezin du-eta beste gerra bat izan"
Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundearen (NBE) idazkari nagusiak gaitzetsi egin ditu Iranek Israelen aurka jaurtitako misilak, eta Israelek Damaskoko Irango kontsulatuaren kontra egindako erasoa. Bi herrialdeei "pauso bat atzera egiteko" eskatu die, "munduak ezin du-eta beste gerra bat izan".
"Pauso bat atzera egiteko garaia da. Ezinbestekoa da Ekialde Hurbilean konfrontazio militar handi bat ekarriko duen edozein ekintza saihestea", adierazi du Guterresek NBEren Segurtasun Kontseiluan egindako hitzartean.
Gogorarazi duenez, 1970.eko Adiskidantzazko Harremanen Adierazpenak "errepresalia ekintzetan indarkeria erabiltzea debekatzen du". Adierazpena deskolonizazio garaian autodeterminazio eskubidearen ingurukoa da berez, baina testuan jasotzen denez, "Estatu guztiek saihestu behar dute beste estatu baten lurralde batasunaren edo independentzia politikoaren kontra indarkeria erabiltzeko mehatxua".
Ekialde Hurbilean gatazka are gehiago zabaltzea saihestu behar dela uste du Guterresek. Ildo horretan, Gazako Zerrendan su-etena ezarri behar dela aldarrikatu du, "zibilak dira garestien ordaintzen dutenak", arrazoitu du. Halaber, Hamasek bahitutako pertsona guztiak "berehala askatzeko" eskatu du. Zisjordanian borrokak amaitzeko "partekatutako erantzukizuna" badela azpimarratu du, eta Israel eta Libano arteko mugan tentsioa jaisteko deia egin du.
"Bakearen alde lan egiteko erantzukizuna dugu (...). Eskualdeak eta munduak ezin dute beste gerra bat izan", nabarmendu du Guterresek.
Iranek Damaskon (Siria) duen kontsulatuaren kontrako egindako erasoaren erantzunda, Teheranek Israelen kontra jaurtitako "200 proiektil baino gehiago"ren ostetik NBEren Segurtasun Kontseiluak bilera egin du bart, Tel Avivek eskatuta. Israelgo erasoaren ondorioz 16 pertsona hil ziren, Irango Guardia Iraultzailearen hainbat buruzagi tartean. Irango erasoan, baina, ez da hildakorik izan.
Amir Saed Iravani Iranek NBEn duen ordezkariak eta Ousay al Dahhak Siriako homologoak misilen jaurtiketa defendatu dute. "Autodefentsarako dugun eskubidearen baitan egin dugu operazioa. Ekintza beharrezkoa eta neurtua izan da. Zehatza izan da, eta helburu militarrak bakarrik izan ditu. Zibilei kalte egitea saihestu dugu", azaldu du.
Israelek Damaskon egindako eraso gaitzetsi zuten herrialdeei eskerrak eman dizkie Irango diplomazialariak, eta AEBk, Frantziak eta Erresuma Batuak "ezikusiarena egitea" salatu. "Jarrera hipokrita izan dute, Iran egin dute gertatutakoaren erantzule, alferrik erabili dituzte gezurrak eta manipulazioa. Gainera, nazioarteko zuzenbidean jasotako printzipio baten urraketa bati erantzuteko Iranek duen eskubidea ahaztu dute", kritikatu du.
Iravaniren esanetan, Teheranek ez du nahi eraso gehiago edo gerra egotea, baina ohartarazi du Israelen edozein oldarraldiri erantzungo diola, "beharrezkoa denean".
Al Dahhak NBEn Siriak duen ordezkariak babesa adierazi dio Irani, jaurtitako misilak "autodefentsarako eskubide legitimoaren parte" direlakoan. Era berean, kontsulatuaren kontrako erasoa gaitzesteko AEBk, Frantziak eta Erresuma Batuak ezarritako betoa salatu du.
Azkenik, Gilad Erdan NBEn Israelek duen enbaxadoreak esan du herrialdeak baduela erantzuteko eskubidea: "Lerro gorri guztiak gainditu ditu eraso honek, Israelek erantzuteko eskubidea du. Ez gara irakiten dagoen uretan dagoen igela. Lehoien nazioa gara".
Zure interesekoa izan daiteke
Hamasek Hadar Goldin bahituaren gorpua entregatuko du igande honetan
Hamaseko dozenaka milizianori Gazara itzultzeko aukera emango die horrek. Goldin ere zenbatuta, bost bahitu daude oraindik Gazan.
Tornado handi batek zenbait hildako eta ehunka zauritu eragin ditu Brasilen
Hondamendi naturala Rio Bonito do Iguaçun gertatu da, Parana estatuan, herrialdearen hegoaldean, eta 250 km/h-ko haize-boladek 10.000 kaltetu baino gehiago utzi dituzte.
'Kalmaegi' tifoiak 200 hildako baino gehiago utzi ditu Filipinetan
Herrialdearen zati handi bat alerta maila gorenean dago "supertifoi" horrengatik, euri-jasa handiak, haize-bolada gogorrak eta 3 metrorainoko itsasaldi ziklonikoak eragin baititu.
Leon XIV .a elizgizonek egindako abusuen biktimekin elkartu da ia hiru orduz
Belgikatik joandako 15 pertsona hartu ditu Aita Santuak Vatikanoan. Urriaren 20an ere antzeko topaketa bat egin zuen. Egun hartan, Abusuen Biktimen Batzorde Orokorreko (ECA) kide batzuekin bildu zen.
Israelek 15 gorpu itzuli ditu, soldadu baten gorpua jaso ostean
Erabat suntsitutako gune batean egin dute gorpuen trukea. Ospitaleek egoera negargarrian ari dira gorpuak jasotzen, eta familiek horrela identifikatu behar izaten dituzte euren senideak. Biitartean, Israelgo Armadak beste bi palestinar hil ditu, "lerro horia" zehartu dutela argudiatuta. Guztira 69.000 pertsona baino gehiago hil dira jada Gazan.
Gutxienez 4 pertsona hil eta 11 zauritu dira Floridan, polizia atzetik zuen auto batek harrapatuta
Poliziaren auto bat atzetik zuela, 22 urteko gidariak LGBTQ komunitatean oso ezaguna den taberna baten kontra egin du talka Tampa hirian. Gidaria atxilotu egin dute.
Europako liderrek multilateralismoaren alde egin dute COP30en: "Gure erabakien eragina mundu osoan sentituko da"
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak salatu du banku handiek petrolio sektorea diruz laguntzen dutela eta Ukrainako gerrak erregai fosilen ustiaketa sustatu diuela.
Trumpek Hungarian bildu nahi du Putinekin, Orbanekin egon ostean esan duenez
Bestalde, Zelenskik esan du ez dakiela Trumpek zer esan nahi duen gatazkari amaiera emateko "urrats nabarmenak" ematen ari direla esaten duenean.
Teslaren akziodunek mila milioi dolar ordainduko dizkiote Muski. Baina, zenbat da hori?
Dirutza horrek marka guztiak hautsi ditu, eta Tesla enpresaren kontrola emango dio Muski.
Lau pertsona atxilotu dituzte Parisen, Israelgo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu batean izandako istiluengatik
Lau pertsona atxilotu dituzte ostegun gauean Parisen, Israelgo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu batean. Etenak, ikusleen arteko liskarrak eta bengala jaurtiketa izan dira auditoriumean.