Palestinako Aginte Nazionalak AEBrekin dituen harremanak berraztertuko ditu, NBEn sartzeko betoaren ondotik
Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek gaitzetsi egin du Nazio Batuen Erakundean sartzeko AEBk bere herrialdeari jarri dion betoa, eta agindutakoa ez betetzea egotzi dio, bakerako irtenbide gisa bi estatuak aitortzea aztertzen ari baitziren. Hori dela eta, ohartarazi du Washingtonekin dituen harremanak berraztertu egingo dituela, gertatutakoa kontuan hartuta.
"Agintari palestinarrek alde bien arteko harremanak berrikusiko dituzte, gure herriaren, interesen eta eskubideen babesa bermatzen duen bide bati helduta", adierazi du.
Washingtonek betoa jarri eta bi egunera WAFA albiste agentziari emandako elkarrizketan, Abbasek esan du "eraso goria" dela palestinar herriaren eskubideen, historiaren eta aberriaren kontra. Horren aburuz, gainera, AEBk aurre egin dio nazioarteko komunitatearen borondateari.
Kontseiluan dauden 15 herrialdeetako 12k begi onez jo zuten Palestina NBEn sartzea, bi abstenitu egin ziren eta bakarra (AEB) agertu zen kontra. Hartara, Israelen bazkide nagusi izaten jarraitzen du AEBk, Ekialde Hurbilean tentsioa goraka doan bitartean.
37 pertsona hil dira Gazan azken 24 orduotan
Gutxienez 37 pertsona hil eta 68 zauritu ditu Israelek Gazako Zerrendan azken 24 orduotan, Hamasek kontrolpean duen Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.
Zerrendako ospitaleen datuak jaso ostean egunero argitaratzen duen txostenean, Ministerioak zabaldu du lau familia izan direla kaltetuenak.
Familia bereko bederatzi kide, sei haur tartean, hil dituzte erasoetako batean, Rafah hiriaren mendebaldean, Tel Sultan auzoan.
34.050 hildako Gazan, erasoaldia hasi zenetik
Bestalde, Israelek 34.050 lagun hil ditu Gazako Zerrendan erasoaldia hasi zuenetik, iturri horren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.