Europan zentroko koalizioa mantentzen da, nahiz eta eskuin muturra asko igo
Europako popularrek, sozialistek eta liberalek osotutako koalizioak gehiengoa mantentzen du Europako Parlamentuan, eta Berdeak ere gehitzen bazaizki, 720 eserlekutik 462 ditu, nahiz eta eskuin muturrak aurrerapen nabarmenak egin. Hori dela eta, Ursula von der Leyenek ez ditu beharko eskuin muturreko Georgia Meloniren alderdiko botoak berriz Europako Batzordeko presidente hautatua izateko. Orain dei egin die zentroko talde politikoei beren babesa eskatuz.
Gainera, beste elementu bat ere badago Von der Leyenen alde jokatzen duena. Alegia, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen alderdia oso ahulduta irten da hauteskunde hauetatik, eta hauteskundeak deitu ditu, parlamentua desegin ondoren. Beraz, ez dirudi Paris prest dagoenik orain Europako Batzorderako presidente berri baten izena bultzatzeko, nahiz eta orain arte Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidente ohiaren izena entzun den postu hori betetzeko.
Gogoratu behar da 2019ko Kontseilu Europarrean Frantziak bultzatuta Ursula Von der Leyen aukeratu zutela Europako Batzordeko presidente izendatzeko, nahiz eta orduan Manfred Weber izan Alemanian Europako Alderdi Popularreko zerrenda burua Europako Batzordeko presidente kargurako hautagaia.
Eskuin muturrak aurrerapen nabariak egin ditu herrialde batzuetan. Lehen indarra izan da Frantzian, Austrian eta Italian, non Georgia Meloniren Fratelli d'Italia alderdia lehen indarra izan den.
Alemanian, CDUko kristau-demokraten ondoren, AfD Alemaniarako Alternatiba bigarrena indarra izan da, 2019ko % 11tik orain % 14,2 lortuz, nahiz eta bere lehenengoko hautagaiak eskandalua sortu zuen "SSko paramilitar nazi guztiak kriminalak ez zirela" esan zuenean.
Espainian Vox hirugarren indarra izan da. Herbehereetan ere Geert Wilders buruzagiaren eskuin muturra bigarren indarra izan da, Ezkerra eta Berdeen Aliantzaren ondoren, hauek irabazi baitituzte hauteskunde hauek. Beste herrialde batzuetan, Polonian, Suedian eta Finlandian kasu, eskuin muturra jaitsi egin da. Beraz, batez beste eskuin muturra Europan zehar igo den arren, orain hasi den legealdiko bost urte hauetan ez du pisu erabakigarria izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.