TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Estatu kolpe saiakera Bolivian, lehendakariari elkarrizketa eta greba amaiera Bilbobusen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tanke militar Boliviako Gobernuaren egoitzaren aurrean
Tanke militar Boliviako Gobernuaren egoitzaren aurrean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Estatu kolpe saiakera Bolivian: Bolivian huts egin du estatu kolpe ahaleginak eta atxilotu egin dute matxinada gidatu duen komandantea. Juan Jose Zuñiga armadako komandanteak tankeak eraman ditu La Paz hiriburuko gobernu egoitzaren atarira, baina Luis Arce presidentea babestu duten indarrek geldiarazi egin dituzte. Zuñigak argudiatu du Arcerekin hitz eginda zegoela dena eta presidentearen populartasuna igotzeko egin dutela.

- Pradales lehendakariari elkarrizketa: Imanol Pradales lehendakari berriari lehen elkarrizketa egingo dio gaur gauean EiTBk. Ajuria Enean izango da, zuzenean, 20:30ean ETB1en eta 21:30ean ETB2n. Bi elkarrizketak eitb.eus-en eta EITB Nahieran-en ere jarraitu ahalko dira. Lehendakari berriari egingo dioten lehen elkarrizketa izango da, inbestidura saioa egin eta larunbatean Gernikan karguaren zina egin ondoren. Pradales lehendakariak Euskadin ireki berri den aro politikoari, legegintzaldiko erronkei eta agintaldi berriaren ildo nagusiei buruzko galderak erantzungo ditu.

- Bilbobuseko greba, bertan behera: Bilbobuseko greba bertan behera gelditu da, langileek bart aurreakordioa berretsi ondoren. 650 langileetatik 527k parte hartu dute bozketan, horietatik 332k aurreakordioa babestu dute eta 186k kontrako botoa eman dute. Halaber, 6 boto baliogabe eta 3 boto zuri zenbatu dituzte. Gauzak horrela, iragan apirilaren 9tik Bilbobuseko langileak egiten ari ziren greba mugagabea bertan behera geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X