TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Laboristen garaipena, sahararra ospitaleratuta, eta txupinazoaren bezpera Iruñean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministro izango dena
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministro izango dena. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Laboristen garaipen zabala Erresuma Batuan: Alderdi Laboristak gehiengo osoa lortu du Erresuma Batuko hauteskundeetan (410 eserleku, 2019an baino 210 gehiago), eta ezkerreko alderdia Downing Streetara itzuliko da, 14 urteren ostean. Alderdi Kontserbadoreak kolpe latza jaso du, eta 116 ordezkari eskuratu ditu (247ko galera). Rishi Sunak lehen ministro kontserbadoreak bere gain hartu du porrota.

- Gazte sahararra, ospitaleratuta: Ekainaren 23tik Bilboko Aireportuko ez onartuen eremuan zegoen 20 urteko gizon sahararra ospitalera eraman dute, duela bi egun gose greba hasi eta ondoezik sentituta. Atzo Auzitegi Nazionalak errefusatu egin zuen kautelazko neurriak hartzea, gazte sahararrak asilo ukatzearen aurka jarri zuen errekurtsoaren aurrean. Hori dela eta, hasiera batean ostiral honetan deportatu behar zuten Marokora.

- Txupinazoaren bezpera Iruñean: Iruñean txupinazoaren bezpera eguna dute gaurkoa, bihar 12:00etan lehertuko baita zortzi eguneko jaia Nafarroako hiriburuan. Giro freskoa aurreikusten da uztailaren 6rako Iruñean. Zeru hodeitsu egongo da eta tenperaturak 14 ºC eta 23 ºC-ren bueltan kokatuko dira. Haizeak gogor joko du, eta euria egiteko aukerak % 10-20 inguruan mantenduko dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X