Albiste dira
KRISIA VENEZUELAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk Venezuelan "hauteskunde gatazkak modu baketsuan konpontzeko" deia egin du

Guterresek "gardentasun deia egin du berriro, eta gogorarazi du herritar orok gai publikoetan parte hartzeko eskubidea duela eta inor ez litzatekeela atxilotua izan behar horrengatik".
Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako presidentegaiaren aldeko manifestazioa
Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako presidentegaiaren aldeko manifestazioa. EFE.

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak dei egin die "(Venezuelako) alde guztiei edozein hauteskunde-gatazka modu baketsuan konpontzera", eta herritarren atxiloketa "arbitrarioak" kritikatu ditu.

Guterresek "gardentasun deia egin du berriro, eta gogorarazi du herritar orok duela gai publikoetan parte hartzeko eskubidea, eta inor ez litzatekeela atxilotua izan behar arbitrarioki", esan du Guterresen bozeramaile Farhan Haqek.

Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak ostiral honetan berretsi duenez, Nicolas Maduro estatuburuak irabazi ditu hauteskundeak botoen % 51,95 eskuratuta.

Bitartean, oposizioko bloke nagusiak webgune batean argitaratu ditu bere aktak, ustez, bere hautagaiaren garaipen argia islatuko luketen aktak. Hautagai horrek Maria Corina Machadoren babesa du.

Machadok Maduroren "errepresio basatia" salatu zuen atzo Wall Street Journal egunkarian argitaratutako gutun batean, eta 20 hildako, 1.000 atxilotu eta hamaika desagertze salatu zituen.

Elvis Amoroso Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko (CNE) presidenteak Nicolas Maduro presidentearen garaipena berretsi du bigarren aldiz, botoen % 96,87 zenbatuta.

Horren arabera, Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko (PSUV) hautagaiak, Madurok, botoen % 51,95 lortu ditu, eta Plataforma Unitario Demokratikoko (PUD) hautagaiak, Edmundo Urrutiak, berriz, botoen % 43,18.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X