Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako Armadak droneak jaurti ditu Moskuren aurka, gerra hasi zenetik egindako eraso handienean

Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteordeak Errusiako agintariei ohartarazi die Kursk eskualdearen aurkako erasoaldiarekin jarraituz gero "hilkutxa gehiago" egongo direla.
Mosku, artxiboko irudi batean
Mosku, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Errusiako aire defentsak Ukrainako Armadak jaurtitako hamar drone inguru eraitsi ditu, bart, Moskun, 2022ko otsailean Ukrainako gerra hasi zenetik hiriburuaren aurka egindako eraso handienean.

Serguei Sobianin Moskuko alkateak Telegramen adierazi duenez, iragan gauekoa "Mosku erasotzeko ahalegin handienetakoa" izan da.

Lehen dronea bertan 03:02ak zirenean suntsitu dute Mosku inguruan, eta gainerako bederatziak, ondorengo ordu eta erdian.

Edozein kasutan, egoera "kontrolpean" dagoela nabarmendu du alkateak. Lehen datuen arabera, ez da zauriturik eta kalte materialik izan.

Bestalde, Dimitri Medvedev Errusiako presidente ohi eta gaur egun Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteorde denak ohartarazpena egin die bertako agintariei. Horren esanetan, Kursk eskualdearen aurkako erasoaldiarekin jarraituz gero "zentzurik gabeko gastu gehiago" eta "hilkutxa gehiago" egongo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X