Ausentzia nabarmenekin eta finantziazioa helburu nagusi dela abiatuko dute COP29 goi bilera gaur Azerbaijanen
COP29 klima aldaketari buruzko munduko goi bilera gaur abiatuko da Bakun (Azerbaijan), helburu nagusi batekin: larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurrien finantzazioa handitzea. Mundu osoko 197 estatutako ordezkariek hartuko dute parte gaur hasi eta azaroaren 22an amaituko den biltzarrean.
2015ean Parisko Akordioan ezarritakoaren arabera, urtean 100.000 milioi dolar bideratu behar dituzte COP29ko herrialdeek klima aldaketari aurre egitera. Kopuru hori handitzea da orain helburua, eta garatze bidean dauden zenbait herrialdek eta ekologistek uste dute urtean bilioi bat dolar behar direla, neurri eraginkorrak hartu nahi badira. Finantzazio erabat publikoa eskatzen dute. Bestelako jarrera dute herrialde aurreratu gehienek eta EBk: erakunde publikoen zein pribatuen arteko finantzazio plana da nahi dutena.
Tenperatura globalaren igoerak 1,5 graduko langa ez gainditzeko konpromisoa ezarri zuten Parisko Akordioan. Herrialde bakoitzak bere barne egoeraren araberako plan bat aurkeztu zuen berotegi efektuko gasen isurtzea murrizteko, baina, dagoeneko, helburua ez dela bete erakusten du Copernicus behatoki azken txostenak. Inoiz erregistratu den urterik beroena izateko bidean da 2024. Erregistratutako gainazaleko airearen urriko batez besteko tenperatura 0,8 °C igo da 1991tik 2020ra hilabete horretan bildutako datuen aldean, eta 1,65 °C beroagoa da industria-aurreko mailekin konparatuta.
Ausentziak
Deigarria da biltzarrean parte hartuko ez dutenen zerrenda. Besteak beste, ez da han izango Joen Biden AEBko presidentea —iazko goi bileran ere ez zuen parte hartu—, ez eta haren ordezko izango den Donald Trump hautagai errepublikanoa ere. Ezagunak dira azken horrek klima larrialdiaren aurrean duen jarrera, izan ere, AEB klima aldaketaren kontrako Parisko Akordiotik atera zuen bere agintaldian.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak ere jakinarazi du ez dela Bakun izango, eta Kremlinaren ordezkari gisa Mijail Mishustin lehen ministroa joango da. 2022an Ukrainako gerra lehertu zenetik, nazioarteko foro gehientsuenetara joateari utzi dio Putinek.
Halaber, esanguratsuak dira Xin Jinping Txinako presidentea eta Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidentea ez egotea. Datorren astean Rio de Janeiron hastekoa den G20 biltzarrera joatekoak dira bi buruzagiak.
Europako goi arduradunen artean, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea da huts egingo duenetako bat. Baliteke haren lekuan Wopke Hoekstra EBko Klima komisarioa joatea.
Ekologistak, "zehaztasun" eske
Mundu osoko talde ekologistek (Greenpeace, WWF, SEO/BirdLife edota Lurraren Lagunak) neurri zehatzak eskatu dizkiete COP29an parte hartuko duten agintariei. Uste dute finantzazioa handitzea ezinbestekoa dela, larrialdi klimatikoari aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.