300 atxilotu baino gehiago, Trumpek kargua hartu eta hurrengo egunean
Estatu Batuetako Aduana, Migrazio eta Kontrol Zerbitzuak 308 migratzaile atxilotu ditu azken 24 orduetan, Donald Trump presidente kargua hartu berritan.
Tom Homanek, administrazio berriaren migrazio-politiken arduradunak, Fox News katean azaldu duenez, "ICE bere lana egiten ari da". Homanek adierazi du agenteek "helburu orri" bat dutela, eta bertan aurrekari penalak dituzten migratzaile irregularrak atxilotzea eta deportatzea lehenesten dela.
Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak oniritzia eman dio migratzaile irregularrei buruzko lege-proiektu bati. Proiektu horrek indarkeriarik gabeko delituak egin dituzten migratzaileak atxilotzea ahalbidetuko luke, eta, era berean, Trumpen administrazioaren lehen garaipen legegilea bilakatuko litzateke. Legeari "Laken Riley Legea" izena jarri diote, iaz Georgiako 22 urteko emakume gazte bat hil zuen migratzaile irregular baten omenez.
Lege-proiektuak Aduana eta Migrazio Zerbitzua arduradun bihurtzen du, eta haren egitekoa izango litzateke Estatu Batuetan modu irregularrean dauden edo egoera legala duten baina lapurreta edo indarkeria bezalako delituengatik akusatuta dauden eta atxilotuak edo zigortuak izan diren migratzaileak zaintzea eta atxilotzea.
Gainera, proiektuak aukera ematen die fiskal federalei immigrazio-epaileek atxilotutakoak askatzeko erabakiak auzitegietan aurkaratzeko. Horrez gain, herrialde batzuek deportatutako herritarrak ez badituzte onartzen, bisetan zigorrak ezarri liezazkiekete.
Zure interesekoa izan daiteke
Danimarkak eta Groenlandiak NATOk uhartean misio bat egitea eskatu diote Mark Rutteri
Bruselan egindako bileraren ostean, Danimarkako Defentsa ministroak adierazi du AEBek Groenlandia bereganatzeko dituzten asmoen ondorioz bere herrialdeak arrazoi gehiago ikusten dituela eskualdearen defentsan inbertitzeko.
Kanpainan agindutakoa betetzen ari da Trump, baina bizitzaren kostua murriztea kostatzen ari zaio
Donald Trump boterera itzuli zenetik urtebete betetzen den honetan, EITBk Pennsylvaniako Lancaster konderria bisitatu du. Azken hauteskunde presidentzialetan Donald Trump garaile argia izan zen bertan. Datuek bizitzaren kostua gero eta garestiagoa dela erakusten duten arren, Trumpen boto-emaileek denbora eman behar zaiola diote.
Trumpek ohartarazi duenez, ez duenez Nobel saria lortu, ez dago "bakean soilik pentsatzera behartuta"
AEBko presidenteak Norvegiako lehen ministroari bidalitako gutun batean azaldu duenez, "orain AEBren onerako" jardungo du, eta "NATOren alde beste edonork baino gehiago" egin duela gaineratu du.
EBko herrialdeak deituko ditu Costak datozen egunetan, Trumpi erantzun bateratua emateko
Igande honetan Europako enbaxadoreekin izandako bileraren ostean, Europako Kontseiluko presidenteak azpimarratu du EBko herrialdeak prest daudela "edozein hertsapenen" aurrean bere burua defendatzeko, baina baita "interes komuneko gai guztietan AEBrekin modu eraikitzailean hitz egiten jarraitzeko ere".
Ia 4.000 hildako eta 9.000 zauritu izan dira Irango protestetan, GKE baten azken balantzearen arabera
HRANAk (Human Righs Activists News Agency) eman du kopuru hori; eta IHRNGOren arabera (Iran Human Rights), berriz, 3.428 dira hildakoak. Gainera, Interneteko zerbitzuak etenda jarraitzen du.
Hautagai sozialista eta ultraeskuindarra igaro dira Portugalgo hauteskunde presidentzialen bigarren itzulira
Antonio Jose Seguro ministro ohi eta sozialisten buruzagi ohiak botoen % 30,53 lortu ditu eta Andre Ventura buruzagi ultraeskuindarrak % 24,59. Portugalgo presidentetzarako hauteskundeen bigarren bozketa otsailaren 8an izango da.
Muga-zergekin zigortutako Europako zortzi herrialdeak: "Groenlandiara tropak bidaltzea ez da inorentzat mehatxu"
Danimarkako, Finlandiako, Frantziako, Alemaniako, Herbehereetako, Norvegiako, Suediako eta Erresuma Batuko gobernuek ohar bateratu batean diotenez, Groenlandiara tropak bidaltzea "Artikoan segurtasuna indartzea du asmo". Ingurumari horretan, EBko enbaxadoreek bilera egin dute, muga-zergei eman beharreko erantzuna adosteko.
AEBn bizi diren etorkinak kezkatuta, deportatzeko asmoa betetzen ari delako Trump
Maria mexikarra da, 38 urte ditu, eta deportatua ez izateko baimen berezi bati esker dago AEBn. Kezkatuta dago, ordea, immigranteak deportatzeko asmoa betetzen ari delako Trump, milaka agente kontratatuta. Beldurra baliatzen dute askotan: aurpegia estalita eramaten dute, armak eskuan eta oso modu bortitzak erabiltzen dituzte.
Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"
Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean, eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espantsionista danimarkarrentzat shock bat izan dela kontatu dio, eta herritar asko etsai gisa ikusten hasi direla orain hamarkada luzez aliatu nagusi izan den AEB.
AEBko Alderdi Demokrata Groenlandiako aliatuen aurkako muga-zergak galarazten saiatuko da Senatuan
Chuck Schumer Goi Ganberako buruzagi demokratak "ergelkeriatzat" jo du Trumpen mehatxua.