AEBk altzairuari eta aluminioari ezarritako % 25eko muga-zergak martxoaren 12an sartuko dira indarrean
Donald Trump AEBko presidenteak bart sinatu du mundu osoko altzairuaren eta aluminioaren inportazioei % 25eko muga-zergak ezarriko dizkien agindua. Etxe Zuriko funtzionario baten arabera, aipaturiko muga-zergak martxoaren 12an sartuko dira indarrean.
"Hau oso garrantzitsua du Ameriketako Estatu Batuak berriro aberats egiteko", esan du Etxe Zuriko maizterrak Bulego Obalean agindua sinatzen zuen bitartean.
Bezperan, Super Bowl ikuskizunera abiatu aurretik, aparteko salneurri horiek "denei" ezarriko zizkiela zehaztu zuen Trumpek. "Sinplea da: kobratzen badigute, guk ere kobratuko diegu (...). % 130eko muga-zergak ezartzen dizkigute, eta guk ez dugu ezertxo ere kobratzen; horrek ez du horrela funtzionatzen", azaldu zuen.
Txina da, gaur-gaurkoz, altzairu eta aluminioaren munduko ekoizle handiena, eta baliteke, berak ere muga-zergak iragartzea.
Otsailaren 1ean Txinari % 10eko muga-zergak ezarriko zizkiola jakinarazi zuen presidente errepublikanoak; Kanadaren eta Mexikoren kontra ere kargak iragarri zituen, baina bi kasu horietan hilabetez atzeratu zuen neurria, mugetan kontrol gehiago ezartzearen truke.
Txinaren muga-zergak ere, indarrean
Ingurumari horretan, atzo sartu ziren indarrean Txinak AEBko zenbait produkturi % 10etik % 15era arteko muga-zerga gehigarriak. Trumpek Txinako inportazioei ezarritako kargei erantzunez iragarri zituen zergok Xi Jinpingek.
Gainera, beste bi neurri iragarri zituen Asiako erraldoiak: funtsezko mineralen esportazioaren kontrol zorrotza eta monopolioaren aurkako Googleren kontrako ikerketa bat.
Bi potentzien arteko desadostasunak konpontzeko elkarrizketak abiatuko zituztela zabaldu bazen ere, azkenean ez omen da halakorik egon eta indarrean sartu dira muga-zergak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.