SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madeleine McCann dela dioen poloniar gaztea atxilotu dute, lau jazarpen-kargu egotzita

Asteazkenean atxilotu zuten, Poloniatik iritsi zenean, Bristolgo aireportuan, Leicestershire konderriko Poliziak eskatuta. Madeleine McCannen gurasoak bertan bizi dira.
Madeleine McCann dela dioen emakumea. Argazkia: EITB
Madeleine McCann dela dioen emakumea. Argazkia: EITB

Madeleine McCann 2007an desagertutako neska britainiarra dela dioen 23 urteko emakume poloniar batek Ingalaterrako Justiziaren aurrean deklaratuko du asteazkenean atxilotu eta jazarpenagatik inputatu ostean.

Julia Wendell (Julia Faustyna eta Julia Wandelt bezala ere da ezaguna) asteazkenean atxilotu zuten Poloniatik iritsi zenean, Bristolgo aireportuan, Leicestershire konderriko Poliziak eskatuta.

Poliziak ohar baten bidez adierazi zuenez, lau jazarpen-kargu ditu: bi, ustez 2024ko maiatzaren 2a eta 2025eko otsailaren 15a bitartean egindako arau-hausteengatik; hirugarrena, 2024ko urtarrilaren 3tik apirilaren 21era bitartean egindakoengatik; eta laugarrena, 2024ko azaroaren 27tik abenduaren 29ra bitartean egindakoengatik.

Leicestershireko Poliziak azpimarratu du Galesen bizi den 60 urteko emakume bat berarekin atxilotu zutela, baina fidantzapean aske utzi dute.

Agintariek ez zuten xehetasun gehiago eman, baina The Daily Mail egunkariaren arabera, Madeleineren gurasoak (Kate eta Gerry McCann) jazartzeagatik jarri dizkiote karguak. Ingalaterran bizi dira.

Egunkariaren arabera, Julia 2023ko otsailean egin zen ezaguna Internet bidez, Instagramen '@IAmMadeleineMcCann' kontuarekin, mezuak zabaldu zituenean eta telebistako programetan agertu zenean Portugalen 3 urterekin desagertutako neska bera zela esanez.

Aste honetan '@AmIJuliaWandelt' kontu berria erabili du sare sozialetan DNA proba baten 'emaitzak' partekatzeko, kazetaren arabera. 2007ko maiatzaren 3an, Madeleine McCann bere bi anaia bikiekin lo egiten zuen apartamentutik desagertu zen, Praia da Luzen, metro gutxira, oporretarako gunean, gurasoak lagunekin afaltzen ari ziren bitartean.

2020an, Alemaniako Poliziak Christian Brückner jo zuen neskatoaren bahiketaren eta hilketaren susmagarri nagusitzat, baina ez zuten kargurik aurkeztu.

Madeleineren kasua kasu oso mediatikoa izan zen mundu osoan, eta haren gurasoek kanpainari eusten diote hura aurkitzeko ikerketekin jarrai dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X