FBIk epaile bat atxilotu du migratzaile irregular baten atxiloketa oztopatzeagatik
FBIk Milwaukee estatuko epaile bat atxilotu du migratzaile irregular baten atxiloketa oztopatzea egotzita, Kash Patel FBIko zuzendariak X. sare sozialean iragarri duenez.
Lehen aldia da AEBko Justizia Departamentuak epailetzako kide bat atxilotzen duena, Etxe Zuriaren migrazio-doktrina berria oztopatzen duelakoan. Bere mezuan, Patelek iragarri du Hannah Dugan epailea atxilotu dutela "oztopatzearen karguak" egotzita, epaileak "migrazio atxilotze operatibo batean" esku hartu zuela frogatzen duten frogak aurkitu ostean, Eduardo Flores Ruiz gisa identifikatutako paperik gabeko migratzaile bat atxilotu behar zuten agenteak "nahita desbideratu" zituelako.
Epailearen oztopatze horren ondorioz, Flores Ruiz atxilotzeko lehen saiakerak porrot egin zuen. Hala ere, handik gutxira atxilotu egin zuten, haren atzetik korrika joan ostean. "Epailearen oztopoak arriskua areagotu zuen jendartearentzat", adierazi du Patelek.
AEBko Aguazilen Zerbitzuko Washingtonen D.C.ko bozeramaile Brady McCarronek Milwaukee Journal Sentinel egunkariari baieztatu dionez, epailea 08:00ak aldera atxilotu dute Milwaukee konderriko epaitegian.
Zure interesekoa izan daiteke
Suitzako sutean hildako 40 lagunak identifikatu dituzte eta erdiak adin txikikoak ziren
22 hildako suitzarrak ziren, 7 frantziarrak, 6 italiarrak, bi errumaniarrak, bat portugaldarra, bat belgikarra eta beste bat turkiarra. Adinari dagokionez, gehienak 14 eta 17 urte bitartekoak ziren, eta gainerakoak 18 eta 39 urte bitartekoak.
Astelehen honetan eramango dituzte Maduro eta emaztea New Yorkeko auzitegi federal batera
New York Hegoaldeko Barrutiko Auzitegiko bozeramaile baten arabera, Alvin K. Hellerstein epaile federalaren aurrera eramango dituzte Manhattanen bihar, deklara dezaten, 12:00etan (17:00 GMT).
Delcy Rodriguezek presidente kargua hartzea babestu dute Venezuelako Indar Armatuek
Arratsaldean egindako agerraldian Vladimir Padrino Defentsa ministroak salatu du AEBko militarrek Maduroren segurtasun taldeko kide gehienak "odol hotzean" hil zituztela atzoko operazioan.
Delcy Rodriguez, Maduroren bigarrena, giltzarri izango da Venezuelaren etorkizun hurbilean
Nicolas Maduroren atxiloketaren ostean askok Maria Corina Machado edo Edmundo Gonzalez oposizioko kideek hartuko zutela boterea uste arren, Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak orain arte Venezuelako presidenteorde izan denari eman dio gidaritza, baita Trumpen Gobernuak ere.
AEBk Venezuelan egindako erasoa izango du hizpide astelehen honetan NBEko Segurtasun Kontseiluak
Kolonbiak bultzatu du premiazko bilera horren deialdia, eta Errusiak eta Txinak ofizialki babestu dute proposamena. Bakeari eta nazioarteko segurtasunari egindako mehatxuei buruzko eztabaida gisa sailkatu dute 10:00etan (15:00ak GMT) hasiko den hitzordua.
Madurok Caracastik Brooklyngo espetxe federalera egindako bidea, iruditan
Nicolas Maduro AEBn dago atzotik. DEA Drogen Aurkako Agentziak New Yorken duen egoitzak zabaldutako irudietan, Madurok Caracastik Brooklyngo espetxe federaleraino egindako bidea ikus daiteke. Lehen gaua igaro du kartzelan.
'Venezolanos en Bilbao Bizkaia' plataformak elkarretaratzea egingo du Maduro atxilotu izana ospatzeko
Plataformaren ustez, Venezuelako presidentea "sufrimendu handia eragin duen pertsona bat izan da", eta "itxaropena" piztu du AEBren operazioak.
Maduro New Yorkera eraman dute, segurtasun talde handi batek inguratuta
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eraman duen hegazkina larunbateko 23:00ak aldera lurreratu da New Yorken. Venezuelako presidentea FBI eta DEA inteligentzia eta drogen aurkako agentzietako agentez inguratuta eraman dute. Madurok eta Cilia Flores emazteak datozen egunetan deklaratuko dute AEBko auzitegi federal batean.
Chavismoaren oinordekoa zen Maduroren ibilbidea "eten" du Trumpek, 12 urtez agintean egon ondoren
2013aren hasieran, Maduroren ibilbide profesionala goitik behera aldatu zen, Venezuelako presidente bihurtu baitzen. Chavez martxoaren 5ean zendu zen, eta hauteskundeak deitu zituzten. Madurok botoen % 51 eskuratu zituen hauteskunde horietan, Henrique Capriles garaituta.
Nazioartearen erreakzioak AEBk Venezuelan egindako erasoaren aurrean
Errusiak "oinarririk gabeko aitzakiak baliatuta" egindako "eraso armatua" izan dela salatu du, Espainiak "deseskalatzea eta moderazioa" eskatu ditu, eta Frantziak Edmundo Gonzalez izatea presidente berria. Latinoamerikan muturreko iritziak eragin ditu AEBen operazioak.