TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Aste erabakigarria Ukrainako gerran, greba bertan behera Hezkuntzan eta Mubil Center

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errusiako ibilgailu militarra, suntsituta, erakusgai Kiev hirian
Errusiako ibilgailu militarra, suntsituta, erakusgai Kiev hirian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ukrainako gerra: Hasi berri den hastea erabakigarria izan daiteke Ukrainako gerran. Ukrainako presidente Volodimir Zelenski prest agertu da Vladimir Putin Errusiako presidentearekin ostegunean, Instanbulen, aurrez aurre biltzeko. Istanbulen. Putinek negoziaketak hasteko eskaintza egin du eta Trump AEBko presidenteak Zelenskiri eskatu dio onar dezala Errusiaren gonbita. Ukrainako gerrari azkena emateko orain arte egindako esfortzurik handiena litzateke ostegunekoa. Zelenskik esan du Ukrainak espero duela astelehenean su-etena hastea, gerrari amaiera emateko oinarri diplomatikoak ezartzeko bidean.

- Greba bertan behera Hezkuntzan: EAEko hezkuntza publiko ez unibertsitarioan aste honetarako (maiatzaren 12tik 16ra) deitutako bost greba eguneko deialdia bertan behera gelditu da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Steilasek, LABek, Interinok Taldeak, CCOOk eta UGTk akordioa sinatu ostean. ELAk, ostera, ez du akordioa babestu.

- Mubil Center: MUBIL Center, Gipuzkoako Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko egoitza, ofizialki inauguratuko dute Zubietako Eskuzaitzeta industrialdean (Donostia), 12:00etatik aurrera, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria bertan dela.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X