Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edan Alexander soldadu israeldarra askatu du Hamasek

Alexander New Jerseyn (AEB) jaio zen eta Israelgo Armadan ari zen gatibu hartu zutenean. Bere askapena "bitartekariak su-etena lortzeko, mugak irekitzeko eta laguntza Gazan sartzen uzteko egiten ari diren ahaleginen parte" dela berretsi du Hamasek.
Israeldarrak, Edan Alexanderren askapena ospatzen. Argazkia: EFE
Israeldarrak, Edan Alexanderren askapena ospatzen. Argazkia: EFE

Hamas Palestinako erresistentzia mugimenduak gaur baieztatu duenez, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen (ICRC) esku utzi du Edan Alexander gatibu israeldar-estatubatuarra, 2023ko urriko erasoetan bahitu eta orain arte Gazako Zerrendan atxikita zegoena.

"Izz ad-Din al-Qassam Brigadek Edan Alexander soldadu israeldarra askatu dute berriki, AEBko administrazioarekin harremanetan jarri ostean", azaldu du erresistentzia mugimenduak Filastin egunkarian.

21 urteko Alexander New Jerseyn jaio zen eta Israelgo Armadan ari zen Hamasek 2023ko urriaren 7ko erasoetan gatibu hartu zuenean.

Edan Alexanderren senideak, askapena ospatzen. Argazkia: EFE Edan Alexanderren senideak, askapena ospatzen. Argazkia: EFE

Alexander Israelgo Armadaren esku dago, Armada sionistak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Oharrean, Armadak azaltzen du Alexander, militar israeldarra, indar bereziekin batera itzuliko dela Israelera. Bertan, azterketa mediko bat egingo zaio eta familiarekin bilduko da.

"Israelgo Defentsa Indarren komandante eta soldaduek etxera itzultzen den bahitua agurtu eta besarkatzen dute", dio oharrak.

Alexander Armadarekin dagoela baieztatu ostean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bulegoak ohar bat argitaratu du askapena ospatzeko.

Alexander askatzea "bitartekariak su-etena lortzeko, mugak zabaltzeko eta laguntza Gazan sartzen uzteko egiten ari diren ahaleginen parte" dela berretsi du Hamasek bere oharrean.

"Negoziazio serioekin" pertsona gehiago askatuko dituztela adierazi du, baina "erasoarekin jarraitzeak sufrimendua luzatuko du".

Emakume palestinarrak, janariagatik borrokan, Khan Yunisen (Gaza). Argazkia: EFE Emakume palestinarrak, janariagatik borrokan, Khan Yunisen (Gaza). Argazkia: EFE

Bestalde, Hamasek Israelek Gazara janaria, hornidura eta laguntza humanitarioari ezarritako "blokeoa hausteko" deia egin du gaur. Izan ere, Palestinako bost biztanletik bat gosez hiltzeko arriskuan dago, nazioarteko txosten baten arabera.

Palestinako erresistentzia mugimenduak salatu duenez, Israelek ezarritako "etengabeko blokeoak", 70 egun baino gehiago bete dituenak, "Gazako Zerrendan gosetea eta hondamendi humanitarioa sortzeko asmoa du".

Arrantzale palestinar bat gaur, baltsa batean arraunean. Palestinarrek arrantzan jarraitzen dute, Israelek mugak itxi dituelako eta janaria urria delako. Arraina produktu garestia da Gazan. Argazkia: EFE Arrantzale palestinar bat gaur, baltsa batean arraunean. Palestinarrek arrantzan jarraitzen dute, Israelek mugak itxi dituelako eta janaria urria delako. Arraina produktu garestia da Gazan. Argazkia: EFE

Israelek erasoak hasi zituenetik une kritikoenetako batean dago palestinarren herria, eta dagoeneko 52.862 pertsona hil eta 119.554 baino gehiago zauritu ditu, Gazako Osasun Ministerioak gaur argitaratutako azken balantzearen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X