Nicusor Dan hautagai europazaleak ezustekoa eman eta Errumaniako hauteskundeak irabazi ditu
Ezustekoa, Errumaniako presidentetza hauteskundeetan. Nicusor Dan hautagai independente eta europazaleak irabazi ditu bozak, botoen % 55,1 bereganatuta, % 99,9 zenbatuta direnean. Lehen itzulian garaipena eskuratu eta bigarren bueltan inkestek faborito jotzen zuten George Simion ultraeskuindarrari aurrea hartu dio Danek.
Atzerriko botoen emaitza jakitea falta da, eta hori Simionen aldekoa izatea aurreikusten bada ere, ez da nahikoa izango emaitza aldatzeko. Orotara, 890.000 botoren aldea dago bi hautagaien artean, eta zenbatzeko geratzen den boto kopurua txikiagoa da.
Hautagai independentearen garaipena ezagutu orduko, milaka jarraitzaile, gehienak gazteak, bildu dira bart Bukarest erdigunean, Danen kanpaina-egoitzaren atarian. Europar Batasuneko banderak eskutan zituztela, txaloka hartu dute presidente hautatua, hura balkoira atera denean. "Zuen garaipena da hau, Errumaniaren norabidea aldatu litekeela sinistu duzuenona (...). Eutsi indar honi, gauza askori aurre egin beharko diegu eta. Aro berri bat hastera doa Errumanian, eta zuetako bakoitza da beharrezkoa horretarako", esan die irabazleak bildutakoei.
Simioni boza eman dioten herritarrei ere zuzendu zaie Dan, horien botoa errespetatuko duela esateko: "Gure errespetu osoa lehen itzulian beste aukera lehenetsi zuten guztiei".
Parte-hartze handia
Parte-hartze handia, ustelkeria salaketak —Simionen aldekoek jarritakoak— eta Errusiaren esku-hartzearen mamua. Horiek izan ziren atzoko hauteskunde prozesuak utzitako hiru ezaugarri.
Maiatzaren 4ko lehen itzulian baino ia bi milioi boto-emaile gehiago joan ziren hauteslekuetara, eta lehen zenbaketen arabera, parte-hartzea % 65 ingurukoa izan zen. Adituen hitzetan, azken argazkiak agerian utzi du Errumaniako gizartearen polarizazioa.
Errumaniarren Batasunerako Aliantzaren hautagai Simion zen faborito, lehen itzulian botoen % 41 lortuta —Danek lortutako emaitzaren ia bikoitza—. Bereziki, gazteak eta landa-eremuetako biztanleak mobilizatu ziren haren alde, EBren kontrako diskurtsoak hauspotuta.
Atzo, hauteslekuak itxi berritan egindako lehen adierazpenetan, Simionek bere burua irabazletzat jo zuen, eta errumaniar guztien presidente izango zela ziurtatu.
Zentroko alternatiba
Ikasketaz matematikaria, azken urteotan Bukaresteko alkatea izan da Nicusor Dan. 55 urte ditu eta Europaren proiektuaren defendatzaile sutsua da. Presidentetzarako hautagaitza aurkeztu zuenetik, zentroko alternatiba bezala aurkeztu du bere proiektua, eta bereziki, hiriguneetako boto-emaile gazteak erakarri ditu. Ukrainari laguntza militarra bidaltzen jarraitzearen aldekoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".